euskal diaspora eta kultura
2010/06/09
PUBLIZITATEA
Donostia-San Sebastián. Joxerramon Bengoetxeak Edinburgheko Unibertsitatean lortu zuen Zuzenbide doktoretza. Teoria Juridiko, Soziologia eta Zuzenbidearen Filosofia eta Europar Zuzenbide irakasle izan da EHU; baita ere International Master in Sociology of Law (EHUko Soziologia Juridikoko Doktoretza Programako Koordinatzailea) eta ikastaro, diploma edo master desberdinetako Europar Zuzenbide eta Europar Integrazio Irakaslea.
2005 eta 2007 urteetan Oñatiko Soziologia Juridikoko Nazioarteko Institutuko zuzendari izan zen. Europar komunitateko Justizia Epaimahaiko Letratua Luxenburgon (2001-2004 eta 1993-1998). Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Segurantza sailburuorde ere izan zen (1998-2001).
Besteak beste, liburu hauen egilea da: The Legal Reasoning of the European Court of Justice (Oxford, 1993), Zuzenbideaz. Teoria Kritiko Trinkoa (Oñati, 1993), La Europa Peter Pan. El Constitucionalismo Europeo en la encrucijada (Oñati, 2005). Ikerketa proiektu eta talde ugaritan parte hartu du nazioartean zein etxean.
Eusko Ikaskuntza eta Euskadiko Kutxaren saria jasotzen lehena Julio Caro Baroja izan zen (1995ean) eta Luis Villasante, Jesus altuna, Juan Plazaola, Eduardo Chillida, Juan Garmendia Larrañaga, Bernardo Atxaga eta Nestor Basterretxeak ere jaso dute, besteak beste.
-Euskonews aldizkari digitalak Joxerramon Bengoetxea elkarrizketatu zuen 2001ean Luxenburgora joan baino lehen
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus