euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Joxepa Odriozola Zendoia, 98 urte, Argentinan 45 urtez ibilitako emigrante baten lekukotasuna

2009/07/20

Joxepa Odiozola Zendoia, etxe aterian, Azpeitian (argazkia Carina Oyola)
Joxepa Odiozola Zendoia, etxe aterian, Azpeitian (argazkia Carina Oyola)

PUBLIZITATEA

Joxepa Odiozola Zendoia 98 'udaberri' dituen azpeitiar bat da. Basabe baserrian jaioa, 1947an Argentinara joan zen eta bertan ezagutu zuen bere senarra izango zena. 45 urtez bizi izan zen Joxepa herrialde hegoamerikarrean, 1992an berriz azpeitiratu zen arte. Carina Gabriela Oyola, Argentinako San Juango Eusko Etxeko kidea, egunotan Euskal Herrian Gaztemundu programan parte hartzen ari dena, berarekin bildu da orain gutxi eta euskal eta argentinar kontuei buruz solastu dira. Carinak datozen lerro hauek idatzi ditu gurekin partekatzeko, Joxeparen berri oso laburtua emanez.

Carina Gabriela Oyola/Azpeitia. Euskadin barrena ibiliz eta bazterrak bisitatuz, hara non eta Azpeitian Joxepa Odriozola Zendoiarekin egin dugun topo. Amona bizkor honek momentu batzuk partekatu nahi izan ditu gurekin, Argentinan bizi izan zuen boladako kontuak guretzat berritzeko. Berrogeita bost urte bizi izan zen Joxepa Argentinan.

Joxepa Odriozola Zendoia Azpeitian jaio zen, Basabe baserrian, 1911ko martxoaren 20ean. 1947an Buenos Airesera pasatu zen bizitzera, Madrilen lan egiten zuen familia bertara mugitu baitzen. Hiriburu argentinarrean, giltzari ibili zen alemaniar jatorriko familia ospetsu batentzat. Bertan ezagutu zuen bere senarra izango zena. Honek eskatu omen zion sekula ez zezan galdu bere jatorri euskaldunarekiko lotura, bere kultura eta hizkuntza. Hiriburu federalean bizi izan zen.

45 urteko gomuta argentinarrak

Egun 98 urte dituen amona honi Argentinaz dituen oroitzapenez galdegiten zaionean, emakume dotore hau hunkituta agertzen da eta atzera egiten du denboran, gazte zeneko urteak gogora ekarriz, Buenos Airesko Florida kalea eta San Martin plazan zebiltzaneko garaiko pasadizoak tartean; Laurak Bat Euskal Etxea, Irungo Kerejeta pilotari famatua... Eta orduko euskaldunekin pasatutako denbora goxoak. Tango-a eta Zamba ere bere oroitzapenetako parte dira.

1992an Azpeitiako bere jaiotetxera itzuli zen eta bertan segitzen da gaur egun ere maite duten jendez inguratuta eta, besteak beste, Argentinan emandako urteak gogoan.

Argentinatik eta Euskaditik agurtzen zaitugu: Aupa Koxepa!



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia