euskal diaspora eta kultura
2011/10/04
PUBLIZITATEA
Bogota, Kolonbia. Nazioarteko ipuin kontalariak bildu dira aste honetan Kolonbiako Bogota hirira, Quiero Cuento 2011 jaialdian parte hartzeko. Iragan larunbatean abiatu ziren ekitaldiak, eta larunbata bitartean luzatuko da jaialdia. Guztira 35 ipuin kontalari ari dira bertan; gehienak kolonbiarrak, baina baita ere Estatu Batuetatik, Costa Rocatik eta Mexikotik etorritako ordezkariak. Eurekin batera, Europako ordezkari bakarra, Joxemari Carrere ari da bertan.
Quiero Cuento-n guztira 75 emanaldi egingo dituzte ipuin kontalariek. Carrereren partehartzea larunbatean hasi zen, eta astelehenean ere eskaini zuen ikuskizun bat. Emanaldi gehiago eskainiko ditu bihar, etzi eta etzidamu. Egitarau osoa, hemen.
Joxemari Carrere 1963an jaio zen Pasai Donibanen, Gipuzkoan. Oreretan bizi da 1965az geroztik. Gaztaroan hasi zen antzerki munduan eta 1993an bere lehenengo ikuskizunak eskaini zituen ipuinkontalari bezala. Harrezkero ibilbide oparoa izan du eta euskal artista eta musikariekin elkarlanean ikuskizun asko egin ditu. Nazioartean ere ibili da, ipuinen bitartez euskal kultura zabaltzen, besteak beste, Paraguain, Portugalen, Venezuelan eta Kuban.
-Joxemari Carrereri buruzko informazio gehiago, blog honetan
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus