Reno, Nevada, AEB. Joxan Goikoetxea musikariak eta Olatz Prat kantariak musika bira hasiko dute aste honetan AEBra, emanaldiak eskainiz Boisen, San Frantziskon eta Renon. Kontzertuak lau izango dira —Boisen bi eta bana beste bi hirietan— eta "Zeru horren infernuak" izenpean Shakespeareren sonetoak eskainiko dituzte euskaraz. Itzulpen lana, 154 sonetoena, Juan Garziari zor zaio eta horietako multzo bat hautatu zuen Joxan Goikoetxeak musikatu eta zabaltzeko, eta CD bikoitz aberastua plazaratzeko 2014an.
Orain, eta formatu intimoagoan Olatz Praten ahotsari moldatu eta euskarara itzuli eta egokitutako zenbait klasiko ere sartu dituzte errepertorioan 'Biziak bizi nau' izenburuarekin. Juan Garzia bera eta Larraitz Ariznabarreta izango dituzte lankide, aurkezle eta publikoari azalpen-emaile bi hizkuntzen arteko jolasean mugituko den kontzertu-sortan.
- Ikus hemen programa eta sonetoak euskaraz eta ingelesez
EMANALDIAK
Irailaren 14an, osteguna
Boise, Idaho. 17:30etan
BOISE STATE UNIVERSITY Student Union, Simplot AC
Biziak bizi nau
Irailaren 15an, ostirala
Boise, Idaho. 16:15etan
BOISE STATE UNIVERSITY Student Union, Simplot AC
And Shakespeare got Basque
Zeru horren infernuak - Shakespeare euskaraz
Irailaren 17an, igandea
San Frantzisko, Kalifornia. 16:00etan
GURE EUSKAL ETXEA - SO SAN FRANCISCO BASQUE CULTURAL CENTER
Biziak bizi nau
Irailaren 21ean, osteguna
Reno, Nevada. 19:00etan
UNIVERSITY OF NEVADA, RENO The Harlan O & Barbara R. Hall Recital Hall
Church Fine Arts Builing
And Shakespeare got Basque
Zeru horren infernuak - Shakespeare euskaraz