euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Josu Martinez bilbotarrak "Jainkoak ez dit barkatzen" filma aurkeztuko du ostiralean Buenos Airesen eta segidan Patagonian

2019/05/14

‘Jainkoak ez dit barkatzen’ dokumentala Argentinan
‘Jainkoak ez dit barkatzen’ dokumentala Argentinan

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. ‘Jainkoak ez dit barkatzen’ dokumentalak ahanzturan eroritako XX. mendeko pertsonaia bat du protagonista, euskal antifaxistentzat milaka arma erosi zituen eta Bigarren Mundu Gerran erresistentziaren alde eta bizitza arriskatuz, ehunka pertsona salbatu zituen Lezo Urreiztieta bizkaitarra. Josu Martinezen bosgarren dokumentala den hau Lezo Urreiztietak Martin Ugalde historialariarekin izandako elkarrizketetan oinarritu da eta “akatsez 1907. urtean jaiotako XVI. mendeko itsaslapur” honen pasadizo harrigarrienak jorratzen ditu.

Josu Martinezen esanetan “Lezo Urreiztietaren bizitzaren pasarte batzuk benetan sinesgaitzak dira. Esate baterako Franco hiltzeko bere plana edo Mexikoko irla batean Euskal Errepublika bat sortzeko helburua; baina den-dena egia da, protagonistak berak kontatuta ta lekukoek baieztatuta”.


["Jainkoak ez dit barkatzen" dokumentalaren trailerra]

‘Jainkoak ez dit barkatzen’ Buenos Airesko Zinema Politiko Nazioarteko Jaialdian aurkeztuko du Martinezek ostiral honetan, maiatzaren 17an, iluntzeko 7:45etan, Kongresu Nazionaleko Liburutegiko Leonardo Favio aretoan.

Hau ez da izango, ordea, Euskal Herriko zuzendariak Argentinan egingo duen aurkezpen bakarra. Izan ere Comodoro Rivadavian ere aurkeztuko du bertako unibertsitatean emango duen euskal zinemari buruzko ikastaro baten baitan.

Dokumentalaren webgunea, hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia