euskal diaspora eta kultura
2010/12/22
PUBLIZITATEA
Vitoria-Gasteiz. Gutuna Argentinako EAJ-PNVren blogean eman du argitara Ibarretxerekin Kanpoko Euskal Gizataldeekiko zuzendaria zenak eta egun Argentinako EAJren Euskadiko ordezkariorde denak. Hitzez hitz dioenez, aurrekontuetan --"gobernu baten borondate politikoaren erakusgarri" diren horietan-- Eusko Alderdi Jeltzaleak agerian utzia luke, aurkeztu dituen zuzenketei erreparatuz, "zein den alderdi bakoitzaren jarrera Euskal Etxeekiko laguntzei dagokienez Aurrekontu Proiektuan".
"EAJ/PNV Euskal Etxe eta Federazioen ekimenentzako eta behar larrian dauden pertsonentzako dirukopuruak igotzea proposatu duen alderdi bakarra da", segurtatu du Legarretak, azpimarratuz jeltzaleek egin zuzenketek 300.000 euroko igoera proposatzen zutela euskal etxeen azpiegitura arloan (729.395 eurotara iritsiz); 200.000ko goititzea (401.618 eurotara iritsiz) behar larrian dauden pertsonen kasuan; eta 500.000 eurokoa (1.560.873 orotara), euskal etxeen eta federazioen kasuan.
Kanpoko Euskal Gizataldeen arduradun ohiak proposamen jeltzaleak eta UPyD alderdiak eginikoak kontrajartzen ditu, eurak igotzea proposatzen duten bitartean Rosa Diez-en alderdiekoek jaitsiera nabarmena proposatu baitute.
"[PNVk] 2011rako aurkeztutako zuzenketak erakusten dituzte berriro ere, krisialdiaren gainetik, geure elkartasun eta gizatasun filosofia, Herri kontzeptua, Euskadi/Euskal Herriari buruz daukaguna, Herri hau euskaldun guztiok osatzen eta proiektatzen baitugu, edonon bizi izanik ere. Ez dira onartuak izan, baina geure asmoa argi geratu da aurkeztu ditugunean", bukatzen du Legarretak idazkia.
-Artikulua osotasunean bere jatorrizko hizkuntzan, hemen
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus