euskal diaspora eta kultura
2011/11/11
PUBLIZITATEA
Tandil, Argentina. Tandileko Gure Etxea-ko 'Alma Vasca' buletinak elkarteak datozen egunetan egingo dituen ekimenen berri dakar:
-gaur bertan, 11:30tan, hitzaldia eskainiko du elkartean Josu Legarretak. 1986tik 2009ra Eusko Jaurlaritzaren Euskal Gizataldeen Zuzendari izan zen Legarreta eta elkarteko lagunak agurtzeko probestuko du bisita hau.
-gaur ere abiatuko dira Necochearuntz Argentinako Euskal Astean parte hartuko duten Tandileko dantzariak, Gure Abestiak koruko kantariak, zuzendaritza batzordeko ordezkariak eta zenbait bazkide.
-datorren asteartean, azaroaren 15ean, Corina Yannarella doktoreak berpizte kardiopulmonarrari buruzko hitzaldia emango du, 19:00tan.
-azaroaren 16ean Maria Echavek, Coronel Moldeseko Gure Zainak Euskal Etxeko presidenteak, "Cocina Campesina Vasca” liburua aurkeztuko du. Ez hori bakarrik, zuzenean prestatuko baitutu zenbait euskal plater. Hitzaldiaren eta sukaldaritza tailerraren ondoren, bertara biltzen direnek jakiak dastatzeko aukera izango dute. 19:30tan hasiko da ekitaldia eta bertara joan nahi duenari Janari Bankuari dohaintzan emateko janaria eramatea eskatzen diote antolatzaileek.
-azaroaren 18an Mus Txapelketa egingo da. 'Pablo Barberena' izena du txapelketak, berriki zendu zen bazkide honen omenez. Sarmiento 1079-ko egoitzan, 20:30tan.
-azaroaren 19an Abesbatz Topaketa antolatu du Gure Abestiak koruak. 19:00tan hasiko da eta ondoren lagunarteko afaria egingo dute kantariek.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus