euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Josu Elberdinen kontzertua igandean Boisen: Shakespeare-ren bi soneto, berak musikatuak, eskainiko, Biotzetik korala lagun

2025/02/21

Josu Elberdin Boiseko BSU Unibertsitatean lanean. Eta igandean, otsailaren 23an, Boisen eskainiko duen kontzertuko kartela
Josu Elberdin Boiseko BSU Unibertsitatean lanean. Eta igandean, otsailaren 23an, Boisen eskainiko duen kontzertuko kartela

PUBLIZITATEA

Boise, Idaho, AEB. Etxepare Euskal Institutuak Boiseko Estatu Unibertsitatean (BSU, Boise State University) sustatzen duen Eloise Garmendia Bieter Katedrak gonbidaturik bi asteko egonaldia egiten ari da otsailaren 10etik hiriburu idahotarrean Josu Elberdin (Pasaia, 1976) konpositore, abesbatza zuzendari eta musika irakaslea. Bi aste hauetan, Unibertsitateko Musika departamentuko Richard Huttonekin batera, abesbatza eta orkestrekin lan egin du, entseguak eta musika dinamikak landuz.

Konposizio ikasleekin ere aritu da Elberdin eta bi hitzaldi ere eman ditu: ‘Musika, boterea eta politika: euskal kasua’ (otsailaren 10ean) eta ‘Musikareneraldatzeko ahalmena eta koru kantua gaur egungo munduan' (otsailaren 12an).


"Amorioa" kantua Josu Elberdin moldatzaile, Euskal Herriko Gazte Abesbatzak kantatua, Basilio Astulez zuzendari, Tolosako Abesbatzen Lehiaketan 2021ean. Josu Elberdin Euskal Herriko koru musika konpositore garaikide garrantzitsuenetakoa da, irakasle, koru zuzendari eta organista izateaz gain. Konposatzaile gisa musika sinfonikoa, pop-rocka eta instrumentala ere konposatzen du. Emaiozu bistadizoa bideoari, harrituko zara!

Baina zalantzarik gabe, musikaria Boisen egiten ari den epe honen gailur eta une garaienetako bat, datorren igandekoa izango da, egonaldiaen amaiera kontzertua eskainiko baitu. ‘First Presbyterian’ Elizan gauzatuko duen emanaldian bere lanetako batzuk aurkeztuko ditu Elberdinek, tartean William Shakespearek idatzitako eta Juan Gartziak euskaratutako bi soneto, berak musikatuta.

Kontzertuan Unibertsitateko ‘Meistersingers’ taldeak eta Patty Gabica zuzendari duen Boiseko Biotzetik Euskal Abesbatzak abestuko dute. Hitzordua otsailaren 23an izango da; arratsaldeko 7etan kontzertu aurreko mintzaldia, eta 7:30etan, kontzertua bera.

Josu Elberdin sareetan,
- Weborria: www.elberdin.com
- Instagram, elberdinjosu



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia