euskal diaspora eta kultura
2011/05/12
PUBLIZITATEA
Ea, Bizkaia. Josu Bergara bakarlari bizkaitarrak (1979, Ean) kontzertua emango du larunbat honetan Londresen, bertako London Basque Society elkarteak gonbidatuta. Emanaldia 19:00tan hasiko da, Bethnal Greeneko Oxford House gunean. Bergarak bere azken lana, "Nora zoaz" diskoa aurkeztuko du.
Mundu zabalean izan da jada "Nora zoaz", ekimen berezi bati esker. Iazko maiatzean "CD crossing" izeneko proiektua abiatu zuen Bergarak eta hainbat bolondresek CDa munduko bazter desberdinetara eraman dute bizkaitarraren lana. Tokioko metroan, Moskuko Plaza Gorrian, Argentinako Perito Moreno glaziarrean, Miamiko Jai Alai frontoian eta Zelanda Berriko Wanaka lakuan izan da, kasurako, CD jada.
["Nora Zoaz" diskoa Moskuko Plaza Gorrian 'askatu' aurretik (argazkia www.josubergara.com)]
“Nora zoaz” diskoaren aleak aurkitzen dituztenek, CDaren atzekaldean dagoen pegatinaren bitartez diskoa entzun eta euren iritzia www.josubergara.com webgunean emateko gonbitea jasotzen dute. CDa munduan zehar aurkitu gabe ere, disko osorik entzun nahi duenak hemen du aukera.
Musikariak sarean jarri du ekimeneko argazkiekin eta bere musikarekin eginiko bideo hau:
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus