euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Josetxo Silguero Irungo saxofonistak Buenos Aires, Cordoba eta Rosariotik bira egingo du datorren martxoan

2008/02/01

Josetxo Silguero, emanaldi batean
Josetxo Silguero, emanaldi batean

PUBLIZITATEA

Argentina izango da Josetxo Silguero irundarraren hurrengo geltokia. Martxoaren 10etik 26ra bitartean bere saxofoiarekin bira bat emango du Buenos Aires, Cordoba eta Rosarion. Denbora tarte horretan hiru kontzertu, bi tailer edo seminario eta bi klase emango ditu. Buenos Airesen joko duen bigarren aldia da eta hainbat konpositoreren lanak eramango ditu klasetara, hala nola, Gabriel Erkoreka, Alberto Posadas, Giacinti Scelsi edota Christian Lauba. Gainera, bertako konpositore den Jorge Sadekin batera lan berri baten aurkezpenean egingo du lan.
Martxoaren 10etik 26ra bitartean Argentinara --Buenos Aires, Cordoba eta Rosario-- egingo duen biran hainbat ekintza egingo ditu Irunen jaiotako Josetxo Silgueiro saxofonistak: hiru kontzertu, bi mintegi edo seminario eta bi klase. Kontzertuen bidez nazio-musika eta hainbat musikarien lanen hautaketa egingo du, hala nola, Alberto Posadas eta Gabriel Erkoreka. Seminarioek honako titulua edukiko dute: Folklorearen eragina kreaziozko musikan. Bere nahia folklore-mota ezberdinek konpositoreen estetika-planteamenduetan duten eragina azaltzea da. Horretarako, Gabriel Erkoreka, Alberto Posadas, Giacinto Scelsi eta Christian Laubaren lanak eramango ditu. Lan horietan Pakistan, India eta Jazz musiketako eraginak aurki daitezke. Azkenik, klaseetan bertako konpositorea den Jorge Sadekin batera teknika eta analisi lana garatuko du.

Curriculum desiragarria

Josetxo Silguero Gorriti 1964. urtean jaio zen Irunen eta gurasoen eskutik hasi zuen bere karrera musika munduan, beste lau anaiek bezala. Musika ikasketak egiten ari zela, erakunde ofizialek beka bat eskaini zioten --Kultura Ministeritza, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Aldundia-- Madrilen Manuel Mijan eta Bordeauxen, Frantzian, Jean-Marie Londeix irakasleekin teknika hobetzeko. 2001. urtean Madrilgo Arte Ederren Elkarteak eta Fama-Mojacar Fundazioak Musika Kreazioko Beka eman zioten.

1988. urtetik Mikel Laboarentzat kolaborazioa egin du, bai zuzenetan eta baita eginiko diskografian ere. Gainera, Josetxo munduko hainbat tokitan ibili da proiektuak aurkezten: Alemania, Eslovenia, Frantzia, Ingalaterra, Italia, Txekiar Errepublika, Suitza, Kanada, Txile, Peru eta Argentina. Hauez gain, hainbat nazio-jaialdi eta zikloetan aritu da ere. Urte honetarako dituen proiektuetan hauek aipatu daitezke: Musikaste Festibala maiatzean, Madrilgo Reina Sofia Museora ekainean eta abuztuan Donostiako Musika Hamabostaldian.


Lotura interesgarriak

Josetxo Silguerori buruzko informazio gehiago
www.josetxosilguero.com

Euskadiko Orkestra
www.euskadikoorkestra.es



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia