Donostia-San Sebastian. Portugaleteko kantariak 35 urteko diskografia beteko du aurten eta karia horretara '35' izeneko bira egingo du Europan eta Ameriketan barrena. Joseba Gotzonek bere burua eskaintzen die euskal etxeei eta bestelako elkarteei kantatzera bertaratzeko. Oraingoz Euskal Herrian eta Katalunian itxi ditu kontzertuak, baina iragarria du dagoeneko Kuba, Txile, Argentina eta Uruguai bederen bisitatuko dituela, nahiz eta zabalik dagoen beste inondik etor dakiozkeen proposamenei.
Hona Ameriketan oraingoz aurreikusi dituen datak:
-Kuba: apirilaren 15etik 21era
-Txile eta Argentina: maiatza-ekaina
-Uruguai eta Argentina: iraila
Zeure euskal etxera ere hel dadin nahiko bazenu edo zeure herri edo inguruko jaialdi edo kultura programetan sar dezaketela pentsatzen baduzu, jarri zaitez harremanetan kantariarekin josebagotzon@josebagotzon.com helbidean edo http://josebagotzon.com webgunearen bidez.