Madril, Espainia. Joseba Gotzon kantaria Madrilen izango da asteburu honetan eta espainiar hiriburuko Euskal Etxean arituko da, larunbatean, 19:30etan. Loiun bizi den kantari portugaletetarrak bigarren emanaldi bat gauzatuko du gau horretan bertan, baina igandea dela, 00:30etan, kasu honetan beste artista batzuekin, Rincón del Arte Nuevo-ren 43. urteurreneko ospakizunean, 'Urrundik' biraren barruan. Hilabete azkenean, 28an, Malagako Hall-en kantatuko du Gotzonek.
Gogora dezagun izena 'Urrundik' birari eta izen bereko bere disko eta kantuari, Argentinako Paranáko 'Urrundik' Euskal Etxetik eta, edonola ere, kantariak Diasporarekin daukan harreman estutik datorkiola, eta kantuaren grabaketan Latinoamerikako euskal etxe eta komunitateetako hainbat pertsonek parte hartu zutela ahotsa jartzen.
'Burdina eta ahotsa
Bira honekin batera, Loiun bizi den kantari portugaletetarrak "Burdina eta abotsa" erakusketa ibiltaria ere badauka esku artean, zizelkari gisa egin dituen lanetako hamasei bildurik, Euskal Herrian 'otxote' izenarekin sortutako kantu-talde mota inspirazio, eta haren omenez. Erakusketak 2022an zehar jarraituko du ibilbidea, besteak beste Malaga, Madril, Águilas (Murtzia), Calpe (Alacant), Lanzarote, Santander eta Gijonen, artistak jakinarazi duenez.