euskal diaspora eta kultura
2024/11/14
Hiru hilabete dira Ibaiko Izarrak, Concordiako euskal etxeak, luzaz bere egoitza izana zena utzi behar izan zuela. Zaildu egin zaizkie geroztik euren lana euskal kulturarekin daukaten konpromisoari eustearren. Asko nabaritzen dute planifikatzeko eta elkarren ondoan lan egiteko gune komun baten falta eta honek, batzuetan, adoregabetu egiten ditu. Agian horregatik, halako bultzada behar ...2024/11/14
Aurreko bi edizio arrakastatsuen ostean, Ateak Ireki programa abian da berriro 2025. urteari begira. Estatu Batuetako 16 eta 25 urte arteko gazteei luzatutako proposamen hau zinez ederra da: hiru asteko egonaldia Goierri gipuzkoarrean zinez murgilduta euskal kultura, ohitura eta hizkuntzan. Ateak Ireki-ren 2025eko edizioan parte hartzeko izena emateko epea azaroaren 18an bukatuko ...2024/11/13
Sydneyko Gure Txoko Euskal Etxea laguntzaile baten bila dabil. Asteko ekitaldietan lagundu beharko luke eta akordioko parte Euskal Etxean bizi ahal izatea eskaintzen zaio. Tratua sei hilabeteko epe minimoa izan dezan legoke pentsatuta, baina Euskal Etxekoak proposamenak entzuteko prest daude. Argitzen dute, hori bai, tratu honek ez duela baitaratzen edo ez dakarrela Australian lan egiteko ...2024/11/13
Tandilgo Gure Etxea haritz kimuak landatzen hasi da La Movediza muinoaren azpian dagoen Parke Litikoko sektore batean, Paseo de los Vascos izena hartuko duen pasealekua eraikiko den tokian. Joan den larunbatean, azaroaren 9an, Euskal Etxeko kide talde batek, Udaleko Parke eta Pasealekuetako langileek ikuskatuta, lehenengo 10 aleak landatu zituen. Gure Etxearen aurrean dagoen Martin Rodriguez plazan hazten ...2024/11/13
Musika, dantza, edari eta janari tipikoen dastaketen bidez Villa Mariako gizataldeek euren sustraiak omendu ohi dituzte eta hiriaren garapenean lagundu zuten immigranteen memoria ohoratu, eta halaxe izan da joan den larunbatean ere, azaroaren 9an, Gizataldeen Jaiaren 2024ko edizioa ospaturik hiriko Euzko Etxea partaide. "Leonardo Favio" Kultur Etxe Komunitarioan kultura hedatzeko stand bat ezarri zuen ...2024/11/12
Euskara festalari ibili zen joan den asteazkenean, azaroaren 6an, Santiagoko Txileko Euskal Gizataldeak antolatutako ekitaldi batean, elkarteko euskara irakasle Christian Etxeberria koordinatzaile. Mintza Txokoa Las Condeseko Estadio Españolen egin zen eta etxeko ikasle eta bazkideak eta hiriko beste elkarte batzuetako euskaltzale batzuk bildu zituen, guztira, 60 bat lagun, jende kopuru polita honelako ...2024/11/12
Fernando Báez Sosa gaztearen hilketak sekulako zirrara sortu zuen Argentina osoan. 2020ko urtarrilaren 18an gertatu zen, uda betean, komunikabideek begirada destino turistikoetan jarri ohi dutenean, publikoarekin ohiko opor-irudi eta pasadizoak partekatzeko. Villa Gesellen gertatutakoak betirako markatu zituen egun haiek, eta gai ia bakarra bihurtu zen. Fernando, 18 urteko gazte bat, ...2024/11/12
Rosarioko Nafar Etxeak antolatua, larruzko paleta klinika (ikastaro) bat egin da, Argentinan "palita" bezala ezagutzen den espezialitatekoa, haur eta gazteei zuzendua, urriaren 27an, igandea, Funesen. Hamar mutiko pilotazale partaide, irakastaldiaren ardura Mario Basualdo zuzendari tekniko nazionala eta munduko txapelduna izanak hartu zuen eta 'Reyno de Navarra' (Nafarroako Erresuma) frontoian egin ...2024/11/11
Mexikoko Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak eta ‘Colegio de las Vizcaínas' ezizenaz ezagunagoa den San Ignazio Loiolakoa ikastetxeak baskongadoen eta nafarren presentzia Mexikon gai nagusi duen Kongresura gonbidatzen dute. Jardunaldia datorren ostegunean, azaroaren 14an, izango da, goizeko 8:30etatik aurrera, Ikastetxeak Mexiko Hiriko Alde Zaharreko Vizcaínas kaleko 21. zenbakian duen ...2024/11/11
Valentziako Euskal Etxeak alkartasuna eskertu eta bat egin du ohar baten bidez tanta hotzaren biktima izan diren herritar eta kaltetu guztiekin. Ezbeharra gertatu zen lehenengo unetik hamaika dei, mezu eta galdegite izan dituzte egoeraz interesatuz eta laguntza eskainiz gainerako euskal etxe eta elkarteetatik, zuzenean Euskal Herririk, agintarien zein herritarren aldetik, alkartasunez, ...PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus