euskal diaspora eta kultura
2010/11/04
PUBLIZITATEA
Donostia-San Sebastian. Ia hamar urte daramatza EuskalKultura.com-ek sarean --aintzindari izan ginen!-- eta hasierako e-mail soil eta argazki eskaneatuetatik egungo facebook eta kamera digitaletara, jauzia handia izan da. Joseba Etxarrik 'Nick dut nik' ETBko saioak eginiko elkarrizketa honetan internetek Diasporari eta orokorrean euskal gizarteari ireki dizkion bide berriei buruz egiten du gogoeta.
"Urrun eta hurbil kontzeptuak aldatu egin dira internet dela medio. Australian egiten den zerbaiten berri berehala jaso dezakegu gaur egun", dio. "Guk euskal kulturaren eremuan atzerritik egiten den ekarpenaren berri ematen dugu". Besteak beste EuskalKultura.com-en helburua munduko euskaldunen artean zubilana egitea dela ere gaineratzen du: Argentinako eta Kanadako euskaldunen artean, Txina eta Mexikoko euskaldunen artean, Euskal Herriko eta munduko euskaldunen artean, azken finean, euskaldunok elkarren berri izan dezagun eta munduak euskaldunen berri izan dezan.
Ezta lan makala, baina munduko bazter guztietan (ia-ia) ditugu korrespontsalak: gure irakurleak!
Milesker denoi eta segi zuen berri bidaltzen!
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus