euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Giro ederra Paueko Pilota Mundialean; Espainiako selekzioa izan da garaile, urrezko lau dominarekin

2010/10/15

Joseba Bilbao, ezkerretik lehena, Argentinaren podioan (argazkia FIPV)
Joseba Bilbao, ezkerretik lehena, Argentinaren podioan (argazkia FIPV)

PUBLIZITATEA

Joan den urriaren 10ean bukatu da Pauen, Frantzian, Euskal Pilotaren Nazioarteko Munduko Federakuntzak (FIPV) antolatu Mundiala. Txapelketan 20 herrialdetako 500 pilotarik parte hartu dute eta 300 partidatik gora jokatu dituzte 14 modalitatetan. Espainiako estatuko selekzioa izan da garaile, urrezko lau domina, zilarrezko sei eta brontzezko hirurekin. Bigarren Mexiko (lau urre), ondoren Frantzia hirurekin (Xare, Zesta Punta eta Pala Motza), Argentina ere hirurekin (Larruzko Pala 30m, Gomazko Pala Trinketean Gizonezkoak eta Larruzko Pala Trinkete), Kuba hiru brontzerekin eta Uruguai brontze bakarrarekin.

Paue, Frantzia. Espainiako selekzioa izan da garaile Pauen egin den Munduko Pilota Txapelketan, urrezko lau dominarekin (Eskuz Banaka 36m, Eskuz Binaka 36m, Larruzko Pala 36m eta Emakumezkoen Gomazko Pala Trinketean). Bigarrena, lehia estuan, Mexiko: bi selekzioek urre kopuru bera lortu dute, eta zilarrezko dominak erabakigarriak izan dira: Mexiko Gizonezkoen Frontenisean, Emakumezkoen Frontenisean, Eskuz Banaka Trinketean eta Eskuz Binaka Trinketean izan da garaile. Nolanahi, Espainiako selekzioak eskuratu ditu domina gehien, guztira 13, eta Frantziak 12.

Txapelketa Paue, Oloroe-Donamaria (Oloron-Sainte-Marie), Leskarre (Lescar) eta Billér-eko frontoietan jokatu da eta giro ederra izan da saioetan. Aurtengo edizioan partidak eta emaitzak internet eta sare sozialen bitartez jarraitu ahal izan dira, eta sarean dira ikusgai partidetako hainbat bideo. Txapelketaren antolakuntzak bere webgunean argazki galeria ederra sortu du eta bertatik ongi segi daitezke Mundialeko partidak, giroa eta sari banaketak, besteak beste.

Pilota Paue 2010

[Emakuzmekoen partidak maila bikaina izan zuten (argazkia FIPV)]

Pilota Paue 2010 2

[Giro ederra izan zen harmailetan (argazkia FIPV)]

Necocheako txapelduna

Argentinako Necocheatik eta bertako euskal komunitatetik zorionak heldu zaizkigu pilotari euskal-argentinar batentzat: Joseba Bilbao Larruzko Pala modalitateko garaile izan da, Argentinako taldearekin batera. Mundialaren ostean Joseba Europan geldituko da, Durangoko txapelketan jokatzeko eta ondoren AEBetara joango da han pilota ikastaro bat emateko. Zorionak lerro hauetatik Josebari eta Mundialeko gainerako txapeldun eta partehartzaile guztiei.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia