euskal diaspora eta kultura
2013/05/30
PUBLIZITATEA
Vitoria-Gasteiz. Jose Mujica presidente uruguaiarra bi asteko bidaia egiten ari da egunotan, eta, 78 urte izanagatik, agenda trinkoa betetzen ari da. Maiatzaren 22an abiatu zen eta Txinan eta Espainian izan da dagoeneko. Bihar arratsaldean Euskal Herrira helduko da eta ondoren Vaticanoan, Galizian eta Italian izango da. Bidaiaren helburua herrialde hauen inbertsioak erakartzea eta bertako gobernu, enpresa eta erakundeekin harremanak estutzea da.
Egitarau zabal honen baitan, baina, bisita pertsonal bat egiteko astia ere aurkitu du Mujicak, eta, halatan, arbasoen sorterri duen Muxikan izango da etzi. XIX. mendearen erdialdean bertatik abiatu ziren Mujicaren aitaren familiakoak, Uruguai aldera. Herri bizkaitarrak 1.400 biztanle inguru ditu eta Mujicak arbasoak topatzen saiatuko da.
Vaticanotik Muxikara
Mujica presidentearen bisita Euskal Herrira bihar arratsaldean hasiko da, Iñigo Urkullu lehendakariarekin Gasteizen egingo duen bilerarekin. Ondoren, harrera ofiziala egingo diote Lehendakaritzan. Etzi, Vaticanora joango da presidente uruguaiarra eta Frantzisko Aita Santuarekin bilduko da. Egun horretan bertan, Vaticanotik heldu berri, Muxika herrira abiatuko da eta bertan egingo du lo.
Etzidamu, igandean, Mondragon Kooperatiba Taldea bisitatuko du, euskal kooperatiben esperientzia ezagutzeko. Uruguaiko Lehendakaritzak aditzera eman duenez, euskal jatetxe batean bazkalduko du ondoren eta, bidaiaren euskal egonaldia amaitzeko, Euskal Herrian bizi den uruguaiar komunitatearekin bilduko da.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus