Mexiko Hiria, Mexiko. Txanda hartzea Euskadiren Mexikoko Ordezkaritzan. Eusko Jaurlaritzak bere gaur goizeko Gobernu Bileran onartu du orain arte Euskadiren Mexikoko ordezkari zen Ibon Mendibelzua kargu horretatik kentzea eta Mexikoko ordezkari berri Jose Maria Cazalis izendatzea. Erabaki hauek datozen egunetan EHAA buletin ofizialean argitaratzen direnean sartuko dira indarrean.
Ibon Mendibelzuak ia zortzi urte eman ditu Mexikon euskal ordezkari legez, Jaurlaritzak 2013ko apirilean izendatu baitzuen. Bere ordea hartuko duen Jose Maria Cazalis Eiguren lekeitiarra da, 59 urte dauzka eta askok 'Kasu' goitizenarekin ezagutzen dute. Ikasketaz dentista, Lekeitiko alkate izan da eta baita senadore jeltzalea ere Madrilen (2011-2019).
-Jose Maria Cazalisen bloga: http://jmcazalis.blogspot.com