euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Jose Iriarte, urtetan Caracasko Eusko Etxeko txistulari fin izan dena hil da Venezuelako hiriburuan

2010/09/22

Jose Iriarte, erdian, Caracaseko Eusko Etxean txistulari
Jose Iriarte, erdian, Caracaseko Eusko Etxean txistulari

PUBLIZITATEA

Igande honetan, 2010eko irailaren 19an, Jose Iriarte hil da Caracasen, urte askotan hiriburu venezuelarreko Eusko Etxeko txistulari izan dena. Caracasko euskal gertakarietan txistua eta danbolinaren doinua ekarri izan du urte askotan, hasieran bere anaia Albertorekin, hura ere txistularia, aspaldi hila.

Jose Iriarte, Caracasko Eusko Etxeko txistularia

[Artxiboko argazkian, txistua jotzen agertzen da Jose Iriarte Eusko Etxeko danborjoleen aurrean, San Sebastian eguneko jaian]

Caracas, Venezuela. "Josek ez zigun sekula huts egin Aberri Egunetan, mezatan eta bestelako ospakizunetan, beti hor zegoen. Ez dugu sekula ahaztuko bere musika ez eta nola bere ekintzek agerian uzten zuten zer nolako gizon on eta bikaina zen", esan dio EuskalKultura.com-i Caracasko Eusko Etxeko lehendakari izandako Pedro Javier Arriaga Aguirrek.

Atzo egin zitzaion azken agurreko mezan Koldo Olaberen txistuaren doinuek agurtu zuten. Aita Martinek gidatuko zuen meza.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia