Donostia-San Sebastian. Interesgarriak beti Jose Felix Azurmendik bere blogera ekartzen dituen gogoeta, pasadizo eta iruzkinak. Gaurkoan liburu xahar eta istoriodun batetik abiatzen da, batetik aipatzen duen liburuari gogoeten emaitza, ontzi eta sustatzaile balioa emanez; baina azpimarratuz baita ere ale horrek egin duen ibilbidea, eta aitortuz, Euskal Herriaren kasuan, Europako zazpi probintziak ez direla munduan euskal kultura ekoitzi eta plazaratzen den leku bakarra.
Ongi etorria ematen die Diasporako sortzaile euskaldunek eginiko ekarpena deskubritu, ikertu eta kontserbatu eta zabaltzen dutenei, Josu Okiñena musikariaren azken lanen ildotik.
-Irakur testua Jose Felix Azurmendiren blogean