euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Jose Felix Azurmendik, xinple eta indartsu, Martin Ugalde dakar gogora bere iritzi blogaren sarrera berrian

2021/10/18

Jose Felix Azurmendiren bloga EuskalKultura.eus-en
Jose Felix Azurmendiren bloga EuskalKultura.eus-en

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Bere blogeko sarrera berri bat besapean sartu zaigu gaur Jose Felix Azurmendi astelehenarekin hasi berri dugun aste honetan. Batere zalantzarik gabe, munduan euskal etxe, komunitate eta euskaltasunaren eta euskal kulturaren aldeko lantegi eta motore berezi eta indartsua izan ziren frankismopean Caracas eta Venezuela, bertara bildu ziren eta bertan jaio ziren euskaldunak, bertan sortu zuten Euskadi txiki hura tarteko. Eta errealitate hartatik, beretzat une hartan oso eroso eta finkatua izan zitekeen egoera hura utzita itzuli zen Martin Ugalde, orduan, aldiz, galdera ikur handi bat zen Euskal Herrira.

Martin Ugalde jaio zela ehun urte betetzen ari diren honetan, Ugaldek ebokatzen dion lehenengo gauza, haren lehenengo irudi edo ezaugarri lehenetsia aipatzen du Jose Felix Azurmendik idazle eta euskaltzale andoaindarra gomutatzerakoan. Bihotzean zeraman Ugaldek Ama Euskera, oi Ama Euskal Herria, oi Ama Euskadi; Pedro Mari Otañok ere joan den mende hasieran Diasporatik oparitutako bertso ederrenak sortu zituzten sentimentuen partaide.

- Jose Felix Azurmendiren artikulua: 'Martin Ugalderen irakaspena'.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia