euskal diaspora eta kultura
2010/10/05
PUBLIZITATEA
Chaco, Argentina. Jose Christian Echavarria Chacoko 'Kotoiaren Lurra' Euskal Etxearen zuzendaritzako kide izan da azken hamar urtetan. Denbora horretan euskal kulturaren aldeko lan eskerga egina da, elkarteko ekimen desberdinak aurrera ateratzeko ilusioa eta ahalegina batuz. Bere eta euskal etxeko kideen lana eta engaiamenduaren emaitza dira Aurrera Goaz antzerki taldea, dantza taldea, euskara ikastaroak, Arkaitz Mendoza pianojoleak Resistencian eman zuen kontzertu jendetsua.... Euskalkultura.com-i zuzenduriko gutunean ekimen hauek eta beste asko ekartzen ditu gogora Jose Echavarriak (gutun osoa gazteleraz irakurtzeko, jo hona).
Lan asko, eta oroitzapenak ezinhobeak: Chacoko euskal kultura suspertzen ikustearen poza, Argentinako euskal etxeetan eginiko ehundaka lagunak, Euskal Asteetako dantza emanaldien emozioa, Txile eta Australiako euskal komunitateak ezagutzeko aukera... Eta tartean, Euskalkultura.com-entzako lerro batzuk, Diasporako berriak zabalduz egiten dugun lana eskertuz. Milesker zuri, Jose, milesker zuei, kontatzeko zer emateagatik!
Cesar Arrondren hitzaldia
Bestalde, aipatu, zuzendaritza berria, Fabio Echarriren gidaritzapean, lanean hasi dela jada eta lehen ekimenak egin dituela. Horietako bat izan zen joan den irailaren 24ean Cesar Arrondo historialariak Resistencia hiriko ‘Bernardino Rivadavia’ Liburutegian eman zuen hitzaldia, 'Euskal Nazioaren historia' izenburupean.
Hitzaldia 'Kotoiaren Lurra’ euskal etxeak antolatua zen, FEVA, Argentinako Euskal Etxeen Federazioaren babesarekin.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus