euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Jose C. Pazeko Toki Eder Euskal Etxeak ‘Nuestra identidad’ bere liburu berria aurkeztuko du larunbatean

2019/12/05

‘Nuestra identidad’ liburuaren aurkezpena
‘Nuestra identidad’ liburuaren aurkezpena

PUBLIZITATEA

Jose C. Paz, Argentina. Oso berri on batekin itxiko du urtea Buenos Aires probintziako Toki Eder Euskal Etxeak. 2017an María del Pilar Uribeondo y Ruiz-ek idatzitako ‘Euskaldunak y retoños en Toki Eder’ liburuak izandako harrera onak bultzatuta, bere bigarren liburua argitaratu du Toki Ederrek. María del Pilar Uribeondo bera koordinatzaile eta biltzaile, ‘Nuestra identidad’ izenburupean, liburuak urte hasieran Euskal Etxeak antolatu zuen ‘Euskal Herria vive en mí’ literatura lehiaketan nabarmendu ziren testuak biltzen ditu.

Euskal Etxeko erreferente den Maria Angeles Oñederrak azaldu digunez, liburu berria "egileen bihotzetan bizi-bizirik dauden nortasun sakoneko sentimentuen isla diren testu, ipuin eta kontaketen adierazgarri eta biltzaile da". 27 testuk osatzen dute liburua, 24 idazle helduenak eta 3 gaztetxoenak.

‘Nuestra identidad’ liburuaren aurkezpena larunbat honetan, abenduaren 7an, egingo da, arratsaldeko 4etan, Euskal Etxearen egoitzan, Jose C. Paz kaleko 2120.ean, idazleak berak eta Maria del Pilar Uribeondo y Ruiz koordinatzailea lagun.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia