euskal diaspora eta kultura
2010/10/08
PUBLIZITATEA
Jose C. Paz, Argentina. 2002. urtean erosi zuten Toki Eder euskal etxeko kideek egoitza eraikitzeko lursaila. Lanak, berriz, 2004an hasi ziren. Denbora pasa ahala, José C. Paz kaleko 2120 zenbakian dagoen etxeak itxura onena hartuz joan zen.
2004/2011 lau urteko planari jarraituz eta Eusko Jaurlaritza, Oñati herri eta bazkideen laguntari esker, eraikuntza pentsatu baino lehenago burutu zen.
Toki Eder-en hiru pisutako egoitzak, liburutegia, ikasgela, sukaldea, areto bat eta igogailua ditu.
Inaugurazioa datorren igandean gauzatuko da. Goizeko 11etan Aurreskua dantzatuko da etxearen aurrean.
Segidan, José Castañon apaizak etxea bedeinkatuko du eta zerrendak moztuko dira.
Zeremonia bukatzean, bertaratuko direnek instalazioak ikusi ahal izango dituzte. Eguerdian, bazkaria eskainiko zaie lagun guztiei.
Zorionak! Besarkada handi bat Brasildik! Oskar Goitia Lehendakari Eusko-Brasildar Etxea
Oskar Goitia Eusko-Brasildar Etxea Lehendakari, 2010/10/09 20:12
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus