euskal diaspora eta kultura
2013/03/07
PUBLIZITATEA
Jose C. Paz, Argentina. “Natalia Laborde gure euskal etxeko lehenengo dantza irakaslea izan zen; orain, Iruñean bizi da senarra eta seme-alabekin. Beraz, oso pozgarria izan da guretzat haien bisita jasotzea. Iritsi zirenean etxeko instalazioak erakutsi genizkien eta askaria partekatu genuen. Aitor Pescador Medrano euskal gaietan oso jantzita dagoenez, Nafarroari buruz hitz egin zigun, politika, hezkuntza eta gizartearen gaurko egoerari buruz, hain zuzen. Oso elkarretaratze polita eta interesgarria izan zen”, adierazi dio euskal etxeko lehendakari Maria Angeles Oñederrak EuskalKultura.com-i.
2013ko zikloko ikastaro eta tailerrak
Hasi berria den ikasturteari dagokionez, hauexek dira ekintzak eta ordutegiak:
Euskara klaseak: Maila aurreratua, ostegunetan
arratsaldeko 5etatik 8etara, martxoaren 7an hasiz. Oinarrizko maila: larunbatetan arratsaldeko
ordu 2etatik 5etara. Hau martxoaren 9an hasiko da. Bi taldeak Dario Rodriguez
irakaslearen ardurapean egongo dira.
Dantza klaseak: Gazteen taldea apirilean
hasiko da entseatzen Zulma Aldabe irakaslearen eskutik. Aurtengo nobedadea,
txikien taldea sortzea.
Umeentzako arte plastikoak: dantza klaseekin
batera hasiko dira, Silvia Paco Romeroren gidaritzapean.
Literatur tailerra: Lucy Lechardoy
irakasleak ipuin bat irakurriko die eskoletako eta gune berezietako ikasleei. Ondoren askaria partekatuko dute gonbidatu
eta etxeko kideek. Horren ostean gauzatuko da helduentzako literatur tailerra,
etxeko kideentzat baina oro har interesa duten guztientzat. Topaketak egun hauetan
izango dira:
-Maiatzaren 24an, 2:30etan, 503. zenbakiko
Itsuentzako Eskolako umeekin. 4:30etan, berriz, komunitate osoari begira.
-Ekainaren 28an, 2:30etan, ‘CDI Pancitas’ elkarteko
umeekin. Ondoren, 4:30etan, publiko orokorrarentzat.
-Abuztuaren 23an, 2:30etan,
Instituto Envangelico Americano-ko 5 urteko gelako umeekin. Ondoren, 4:30etan,
publiko orokorrari irekia.
Gainerako hitzorduak baieztatu ahala jakinaraziko dira.
Euskal sukaldaritza tailerra: Maria de los Angeles Garmendiak euskal errezeta esanguratsu batzuk prestatzen irakatsiko du urtean zehar. Aurtengo menuan, plater hauek sartuko dira: koxkorra piper eta patatekin; txerri solomoa, aran eta sagar purearekin; bakailao tortilla; eta txorizo tortilla, besteak beste. Janaria prestatutakoan gonbidatu guztiek dastatu ahal izango dute.
Datozen hilabetetan, gainera, ikastaroen zerrenda handituko da, proposamen hauekin:
-Yoga klaseak, Mercedes Navas irakasle.
-‘Gogoratzen dut II.’ Historia ikasteko
kurtsoa, Maria de los Angeles Garmendia irakasle.
-‘Jolasteko euskal kultura sustatuz’, Euskal Herriko
jolasak ezagutzeko tailerra. Topaketa hauek Senidetze Plazan egingo dira,
Soledad Garmendiaren eskutik.
-Zine Zikloa, gazteen taldeak antolaturik.
-Antzerkia, ‘Fuego Otoñal’ taldeak Elsa Stabile
irakaslearekin jarraituko du lanean.
Bilera eta ospakizunak
Bilera eta ospakizunei dagokienez, hau da Toki Eder Euskal Etxearen aurtengo egutegia, une honetan aurreikusitakoaren arabera (gehiago izan daitezke):
-Martxoaren 24an, goizeko 10:00etan, Urteko Biltzar Nagusia.
-Apirilaren 28an, goizeko 10:00etan, hildako bazkideen eta
Gernikako Bonbardaketakio biktimen oriozko meza San Miguelgo San Pedro Claver
Kaperan. Euskadiko Ordezkaritzak bultzatzen duen Gernikako Bonbardaketaren 75.
urteurrenari buruzko erakusketa ikusgai egongo da euskal etxean.
-Maiatzaren 19an, ordu 1ean, Aberri Eguneko Bazkaria.
-Ekainaren 9an, Toki Eder euskal etxearen 17. urtemugaren
jaia.
-Urrian, dirua biltzeko lagunen arteko bazkaria egingo
da. Bildutako dirua 2013ko Euskal Asterako bidaia bideratzeko erabiliko da.
-Abenduaren 1ean, Euskararen Eguna eta urte amaierako
jaia.
Hitzaldiak eta hizlari gonbidatuak
Eta bukatzeko, hitzaldien eskaintza.
-Uztailaren 6an, arratsaldeko 5:30etan, Mariana Fernandez
Castelliren ‘Euskal Herriko bideetan zehar, geografiaren ikuspuntutik’
hitzaldia.
-Abuztuaren 3an, arratsaldeko 5:30etan, Mikel Ezkerroren
‘Euskal Herriaren jatorria’ izenburuko hitzaldia. Bukatzean, San Inazioren
omenezko hitz batzuk zuzenduko dizkie Lucy Lechardoy kultur koordinatzaileak bildutako
lagunei.
-Irailaren 14an, arratsaldeko 5:30etan, Mirta Gorga de
Rago lizentziatuaren ‘Miguel de Unamunoren Bizitza eta lana’ hitzaldia.
-‘Euskaldunak eta ondorengoak Toki Eder-en’ liburuaren
aurkezpena, Maria del Pilar Uribeondo-ren ardurapean.
Gogora dezagun ‘Reyes Michelena’ Liburutegia astearte eta ostegunetan dagoela irekita, arratsaldeko 4etatik 7etara. Larunbatetan, berriz, 2:30etatik 5etara eta etxeko kideentzat, bakarrik. Euskal etxean burutuko diren ekintza guztiak doakoak dira eta aktibitateak bukatzean taberna irekita egongo da.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus