Bilbo, Bizkaia. Lan handia egiten dute euskaldunek Euskal Herrian eta Diasporan euskararen ikusgarritasuna eta erabilera sustatzen. Jaialdi eta ekimen bakoitza, euskaraz hastea euskal etxeetako solasaldiak… dena da apustu bereko parte. eta beharrezkoa, hizkuntza txiki-handi honek aurrera egin dezan munduko hizkuntzen artean. Horregatik dira garrantzitsuak, Diasporako ikuspuntutik hasteko, prestigiatzea eta entzunaraztea, momentsu gozagarrietan bereziki, joan den asteburuko Bilboko kontzertuan bezala Jorge Drexlerrekin. Beti baita ona ibilbide hain nabariko artista erdaldun batek euskaraz abestea, euskararen oihartzuna nazioartean, ohiko euskal eremutik kanpo helarazteko.
Jorge Drexlerrek eta Idoia Asurmendik elkarrekin ekin zioten joan den asteburuan 'Ura bere bidean' Jaialdian Bilbao Exhibition Centre (BEC) aretoan Piarres Bordazarre, Etxahun-Iruri, zuberotarraren Oi ama Eskual Herri kantuaren bertsio berri bat eskainiz, Fernando Velázquez musikari eta konpositore getxoztarrak zuzendutako Bilboko Orkestra Sinfonikoa, eta Bilboko korala lagun.
Idoia Asurmendi eta Jorge Drexler 'Oi ama Eskual Herri' kantuaren bertsioaz mintzatzen
Aurretik elkarrekin lan egindakoak ziren Drexler eta Velazquez —2012an Drexlerren ‘Madera a la deriva’ abestia grabaturik Euskadiko Orkestraren egoitzan, Miramon-en. Idoia Asurmeni kantari arabar gaztearekin, bai zela lehen aldia, emaitza ederrez. BECen ostegun-ostiralez egindako bi emanaldiak benetako jai bilakatu ziren parte hartutako kantari guztientzat eta publikoarentzat. Besteak beste 5 Grammy Latinoren eta jatorriko kantu onenaren Oscar sari bat irabazitako abeslari uruguaitarrarekin polito kantatu eta dantzatzeko aukera izan zuten kontzertuen aurretik eta ondotik Euskal Herriko artistek. (bide batez, Grammy baten jabe da baita ere Fernando Velazquez).
Urtero bezala Ura bere bidean Jaialdiak, egungo euskal musikaren erreferente diren hainbat bakarlari eta talde bildu zituen aurten ere, urriaren 24 eta 25ean, tartean Mikel Urdangarin, Zea Mays, Kalakan, Huntza, Olatz Salvador, Zetak eta Izaro, batzuk aipatzearren. Ura Bere Bidean Fair Saturday izeneko fundazioak bultzatutako proiektu bat da, 70. hamarkadatik egundaino euskal artista eta abestiei merezi duten oihartzuna emateko helburua duena.