euskal diaspora eta kultura
2013/09/04
PUBLIZITATEA
Bilbo, Bizkaia. EHUko Euskal Literatura katedradun den Jon Kortazar irakasle eta kritikariak Kirmen Uribe idazleari buruzko liburua argitaratu du ingelesez Contemporary Basque literature: Kirmen Uribe´s Proposal izenburupean (Iberoamericana-Veuvert). Liburuak idazle ondarroarraren poesia eta eleberrigintza aztertzen du eta baita beste sortzaile batzuekin elkarlanean egindako multimedia literatur ikuskizun ere.
Halaber, Kortazarrek azken urteotako euskal literaturari buruzko azterketa zabala bildu du liburura. Kirmen Uribek (Ondarroa, 1970) egungo euskal literaturaren egile ezagunenetako eta oihartzuntsuenetako bat da.
Espainiako Narratiba Saria eta kritika sariak jasoak ditu eta bere liburuak hamalau hizkuntzetara itzuli izan dira, tartean, gaztelania, ingelesa, frantsesa, errusiera eta japoniera. Egun, bere Bilbao-New York-Bilbao nobela irakurgai dute AEBetako zenbait unibertsitatetan.
Liburua Bilboko Camara liburudendan aurkeztuko da gaur asteazkena, arratsaldeko zortzietan.PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus