euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Jon Gurutz Rementeria mexikarra, Veracruz hiriko alkate hautetsia, bere euskal sustraiez harro agertu da prentsan

2007/09/25

Jon Gurutz Rementeria, Veracruzeko alkatea
Jon Gurutz Rementeria, Veracruzeko alkatea

PUBLIZITATEA

Euskal Herrian izan da egunotan Jon Gurutz Rementeria euskal mexikarra, Bizkaiko hainbat herritan dituen familiartekoei bisita eginez. Mexiko DFtik 400 bat kilometro ekialdera dagoen Veracruz hiriko alkate hautatu zuten Rementeria azken hauteskundeetan; bertan Julen Rementeria lehengusu eta oraindik alkate denari gailendu zitzaion. Euskal jatorriaz harro dago Rementeria eta Euskal Herriarekin harremanak sakondu asmoz Iñaki Azkuna Bilboko alkatea bere kargu-hartze ekitaldira gonbidatu nahi du, datorren urtarrilean. Veracruzeko Notiver egunkariak jaso du berria.
Veracruz hiriko alkate kargurako hautatu berri duten Jon Gurutz Rementeria sendagile mexikarra Euskal Herrian izan da egunotan, familia eta lagunak bisitatzen. Egonaldian euskal jatorriaz harro agertu da Rementeria. Bere aiton-amonak, aitaren aldetik, izan ziren Bizkaitik Mexikorainoko bidea egin zutenak, XX mende hasieran. Veracruzen bizilekua ezarri eta ohial denda bat zabaldu zuten, denborarekin hiriko garrantzitsuena izango zena.

Nahiz eta urrun egon, ez zuten Euskal Herriarekin harremana galdu. Familiako batzuk, gainera, bueltatu ere egin ziren eta Jon Gurutzen aita, arreba eta amona Bilbon bizi dira egun. Amona, familiako 'matriarka' dela dio Rementeriak: 101 urte bete ditu jada, eta alargun gelditzerakoan bueltatu zen Euskal Herrira, itsasoz bi aldeotako Rementeriatarren bost belaunaldi batu dituen ezinbesteko zubilana bere gain harturik. Alkate hautetsiak euskal kulturarekiko interes handia du eta familiaren ohiturari jarraiki bere bi alabei euskal izenak jarri dizkie: Ainara y Zuriñe.

Iñaki Azkunari gonbidapena

Rementeriak Bilborekiko atxikimendu berezia duela aipatu du, besteak beste bere aita bertan jaio zelako. Egunotan familia eta lagunei egin beharreko bisiten artean Rementeriak Bilboko alkatearekin bilera ere egin nahi izan du. Azkuna bezala sendagilea da bera, eta gertutasun hori profitatu nahian, Veracruzeko alkatetzaren kargu-hartze ekitaldira gonbidatu nahi du Azkuna, datorren urtarrilaren 1ean.


Lotura interesgarriak

Veracruz-i buruzko datu gehiago
http://portal.veracruz.gob.mx

'Traspaso de makila en México'
www.elcorreodigital.com


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia