euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Jon Goikoleak eta Chieko Hata-k euskaldunek japoniera ikastea erraztuko duen gida argitaratu dute

2010/11/18

Chieko Hata eta Jon Goikolea senar-emazteak (argazkia goioarana)
Chieko Hata eta Jon Goikolea senar-emazteak (argazkia goioarana)

PUBLIZITATEA

Jon Goikolea eta Chieko Hata senar-emazteak Arrasateko GoiHata itzulpengintza enpresaren arduranak dira eta azken urteotan japoniera euskaldunengana hurbiltzeko hainbat ekimen burutu dituzte. Azkena joan den asteburuan Bilbon egin den Japoniako Nazioarteko Jaialdian aurkeztu zuten 'Japoniar ideogramak. Japoniera ikasteko modurik errazena euskaldunontzat' lana da. Goikolea argitaletxeak plazaratu du eta euskarazko bertsioan agertu da soilik, momentuz.

Arrasate, Gipuzkoa. Jos R. de Roo (1932-2001) misiolari belgikarrak 1985tik 1994ra bitartean Japonian bizi izan zen denboran garatu zuen metodoa hartu du oinarri bikoteak eta bi urteko lanaren buruan euskaratu eta euskaldunen ikusmoldera ekarri du. Ez da hau baina, japoniera euskaldunengana hurbiltzeko egin duten lehendabiziko ekarpena. GoiHata konpainiaren bitartez enpresa eta erakundeentzako itzulpengintza zerbitzuak eskaintzen dituzte, eta duela urte batzuk 'Euskara-Japoniera; Japoniera-Euskara' hiztegi bat jarri zuten sarean doan. 

Liburu berri honetan Goikoleak eta Hatak, Kanji izena duen japoniar idazkera sistema osatzen duten 6.000 piktograma eta ideogramak ulertzeko gida eskaintzen dute. Japoniera idatzian hiru sistema erabiltzen dira: aipatutako Kanji sitema eta Hiragana eta Katakana izeneko alfabeto silabikoak. Berri ona da, Goikoleak dionez, alfabeto hauek berrogeita hamar bat zeinu baino ez dituztela, eta eguneroko bizitzan Kanjiren 3.000 zeinu baino ez direla erabiltzen normalean. Hiruen arteko konbinazioek osatzen dute japoniera idatzia.

Ideogramen logika

Japoniera ikasteko metodo tradizionalari segituz, hiru mila zeinu horiek buruz ikasi beharra zegoen, baina de Roo misiolariaren ekarpenarekin agerian uzten da zeinu horien atzean dagoen logika. Metodoak kanji zeinuen zati desberdinak aztertzen ditu, horrela ikasleak zeinua osatzen duten ideia desberdinak identifika ditzake eta errazago uler dezake zeinuaren esanahia. Adibide bat ematen du egileak: zeinuaren azpian lau marra paralelok 'sua' esan nahi dute. Marra horiek ezagututa errazagoa da ideia horrekin zerikusia duten beste zeinuak ulertzea, hala nola, 'beroa' edo 'berotasuna' kontzeptu eta hitzak.

-Liburua Elkar liburudendatan dago salgai, 23,75 eurotan. Internet bidez erosteko, jo hona



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia