euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Jon Bilbao Katedra Renon 2025: maiatzaren 2ra arte zabalik ikerketa proiektuak garatzeko proposamenen epea

2025/04/14

Nevada-Renoko Unibertsitatean Jon Bilbao Euskal Liburutegiaren, eta Euskal Ikasketa Zentroaren egoitza den eraikina
Nevada-Renoko Unibertsitatean Jon Bilbao Euskal Liburutegiaren, eta Euskal Ikasketa Zentroaren egoitza den eraikina

PUBLIZITATEA

Reno, Nevada, AEB. Zabalik da epea Reno Nevadako Unibertsitatean, Etxepare Euskal Institutuak eta 'Nevada System of Higher Education'ek sustaturik, 2025 urteko ekitaldirako Jon Bilbao Katedrarako ikertzaile gonbidatua hautatzeko deialdia. Aurtengoan, Euskal Diaspora gaiari buruzko ikerketak Jorge Oteiza, Bixente Larrea edo Remigio Mendiburu artisten bizitza eta lana beharko du hartu abiapuntu, UNR (University of Nevada, Reno) unibertsitatean hilabeteko ikerketa egonaldia eginez abuztuaren 27tik azaroaren 30era bitarteko egunetan. Etxepare Euskal Institutua, UNRko Jon Bilbao Euskal Liburutegia eta UNRko William A. Douglass Center for Basque Studies lankide dira ekimen honetan.

Ikertzaileak Renoko Jon Bilbao Euskal Liburutegiko eta UNRko gainerako baliabideak erabili ahal izango ditu bere lanean. «Jon Bilbao Visiting Research Fellow 2025» hautatzen denak doktore gradua izan beharko du eta unibertsitate-ikertzaile edo irakasle izan. Hemen topa ditzake Deialdiaren xehetasunak: ingelesez, euskaraz eta gaztelaniaz. Informazio gehiago eta kontsultetarako, eta baita eskabidea eta dokumentazioa bidaltzeko ere kontaktatu Jon Bilbao Euskal Liburutegian Iñaki Arrieta Baro arrieta@unr.edu emailean. Eskabideak onartzeko azken epea maiatzaren 2a izango da.

Jon Bilbao Visiting Research Fellowship 2025



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia