euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Jolasak, musika eta pintxoak Euskararen Nazioarteko Eguneko ospakizunean, 'Hiru Erreka' EEan

2010/12/14

'Burmuin magikoa'ren bitartez euskarazko hitz batzuk ikasi zituzten Tres Arroyoseko txikiek
'Burmuin magikoa'ren bitartez euskarazko hitz batzuk ikasi zituzten Tres Arroyoseko txikiek

PUBLIZITATEA

Tres Arroyoseko 'Hiru Erreka' aktibitate handiko euskal etxea da. Bere proposamenak ez dira euskal komunitatera soilik mugatzen. Erakundeak herriarekin daukan engaiamendua begibistakoa da, eta agian horren ikur nagusia 'Ondare Tresarroyostarra' saria da. Hori guztia dela eta Euskararen Nazioarteko Eguneko ospakizunean jende askok hartu zuen parte, etxeko kideek eta kide oraindik ez direnek ere bai. "Euskal kultura eta euskarari buruz gutxi edo ezer ez zekitenek zerbait ikasi zuten", azaldu dio EuskalKultura.com-i Jose Luis Artuch euskal etxeko lehendakariak. "Egin genituen ekintzen bitartez, hurbildu zitzaizkigun lagunek gure kultura eta gure hizkuntza nolakoak diren ikusi ahal izan zuten", adierazi du Artuch-ek.

Tres Arroyos, Argentina. Joan den abenduaren 3an eta Euskal Herriko eta Diasporako hainbat erakunderekin batera, 'Hiru Erreka' euskal etxeak Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu zuen.

ENE Hiru Erreka Euskal Etxean 2010 01

[Andres Monteagudo euskara irakaslea jaiaren arduradunetako bat]

Mota askotako ekintzak, batez ere gazteei zuzenduak, gauzatu ziren Euskal Herriko hizkuntzak euskaldunentzat daukan balioa aldarrikatzeko. Hasteko, Urko abeslari donostiarraren Lehenengo ikasgaia abestu zuten gonbidatuek. Ondoren, jolasen txanda izan zen: 'Altxorraren bila', 'Burmuin magikoa' eta 'Olentzero margotzen'. Jolasetako partaide guztiek cdak eta gozokiak jaso zituzten sari gisa.

ENE Hiru Erreka Euskal Etxean 2010 02

[Olentzero eta Euskal Herriko beste pertsonaia batzuen irudiak margotu zituzten umeek]

Inguru honetan, euskal abizenei eta euskal mitologiari buruzko informazioa eskuratu ahal izan zuten euskal etxera bertaratu ziren lagunek eta horretaz gain, pintxo bat nola egin ere irakatsi zitzaien. Jaia bukatzeko, askaria eskaini zen eta etxeko dantzariek euren koreografietako batzuk aurkeztu zituzten.

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia