euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Jolasak eta ongipasa ardatz, José C. Paz eta Viedma eta Patagoneseko Euskararen Eguneko ekitaldietan

2007/12/17

Talde aurreratukoen antzezpena José C. Pazen
Talde aurreratukoen antzezpena José C. Pazen

PUBLIZITATEA

Hitzaldiak eta momentu bat edo beste zeremoniatsuagorik gertatu zen, baina Euskararen Eguneko ekitaldiek jolasak eta ongipasa ekitaldiak izan dituzte ardatz Argentinako José C. Paz eta Viedma eta Carmen de Patagones herrietan. Gaztetxoenen partaidetza aktiboa sustatu zen, beraz, finean Euskararen Egunak ikasturteko jardunen azkena markatzen baitu eta normala baita euskarazko jolas eta antzezpenen bidez ikasleek erakutsi nahi izatea familiarteko eta lagunei urtean zehar euskara kontuetan egin dituzten aurrerapenak.
Jose C. Paz-eko Toki Eder Euskal Etxeko lagunek ere abenduaren lehenean egin zuten euren Euskararen Eguneko ospakizuna. Hasteko, Euskal Etxeko lehendakari Horacio Marotto Etxezaharrek, euskara ikaslea berau, bertaratutakoei ongietorria eman eta jardueren aurkezpena egin zuen. Ondotik, Buenos Aireseko Euskaltzaleak elkarteko lehendakariak,Teresa de Zavaletak, kommemorazio egun honen jatorri eta zergatiak azaldu zuen. Ondoren, Zavaletak, Mariana Fernandez Castellik prestatutako atalekin batera, ikuslegoa dantzan jarri zuen euskarazko hitzak erabiltzera behartzen zuten jokoen bidez eta ondoren ikasleek antzezpenak aurkeztu zituzten.

[Teresa Zavaleta bertaratutako haur eta helduei Euskararen Egunaren jatorria eta nondik norakoak azaltzen (argazkiak EuskalKultura.com)]

[José C. Pazeko haurrak jokoetan parte hartzen]

Gisa horretan, txikienek aurkezpen llabur bat eskaini zuten, goi mailako ikasleek umorezko skech bat eta hastapen mailakoek, berriz, bideo bideo bat, Mari Errauskineren euskarazko bertsioarekin, ikuslegoa txundituta utziz. Amaitzean, bildutakoek euskara stand-eko panelak ikuskatzeko aukera izan zuten, baita taberna zerbitzuaz gozatzekoa ere festa amaitzeko; estomaguari zainb egoteagatik eskerrak emanez, paella, txistorra eta enpanadak zerbitzatu ziren.

Baita Viedma eta Patagones-en ere

[Euskararen Eguneko jolas jardunak Rio Negro ibai ertzean]

[Viedmara Bahia Blancatik datorren Rocío Bazterra euskara irakaslea txikienen jokoetan partaide rio Negro ibai ertzean]

Beste euskal etxe batzuek, ordea, berez Euskararen Eguna den egunean bertan, abenduaren 3an, ospatu zuten festa, astelehena bazen ere. Hori egin zutenen artean dago Viedma eta Patagones-eko 'Beti Aurrera Aberri Etxea'. Bertako txikiek rio Negro ibai ondoan antolatutako piknik-ean hartu zuten parte, Euskararen Eguna umorez eta ongipasan emateko. Rocio Bazterra irakaslearen ardurapean, umeak abestietan, jolasetan eta beste zenbait ekintzetan aritu ziren. Eguraldia ere primerakoa izan zuten, eguzkitsua eta beroa.


Lotura interesgarriak

Ikurriña, Viedmako plazan igotako banderetako bat
2007ko abenduaren 3an EuskalKultura.com-en argitara emana

Viedmako Beti Aurrera Aberri Etxea bere 11. urtebetetzea ospatzen
2007ko azaroaren 16an EuskalKultura.com-en argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia