Cnel. Pringles, Argentina. Herrialde identifikatzem duen bandera urdin argi eta zuriaren sortzailea izan zen Manuel Belgranoren heriotzaren eguna gogoratzen du urtero Argentinak ekainaren 20an. Jaia egun publikoa denez, mota askotako ekintzak antolatzen dira auzo, herri eta hirietan herrialdean zehar efemeridea ospatzeko; Buenos Aires probintzia hegoaldeko Eusko Biltzar Euskal Etxearen kasuan, 'Joko arratsaldepasa' antolatu zuten eta lagun talde polita bildu, ‘Burako’ izena duen mahai jokoan aritzeko.
Irabazleek zegozkien sariak jaso zituzten eta txapelketaren ondoren, pintxoak eskaini zizikieten etxekoek gonbidatuei.