euskal diaspora eta kultura
2009/09/15
PUBLIZITATEA
La Plata, Argentina. Irailaren lehenean, asteartez, gauzatu zen, La Platako Unibertsitate Nazionalaren Presidentziaren egoitzan, 'Euskal baserria' izeneko hitzaldia, Jokin Azkue Gabilondo Euskal Herritik etorrita hango ikastolen eremuan lan egiten duen irakaslearen eskutik.
[Jokin Azkueren hitzaldia UNLPn, 'UNLPko Euskal Lagun Taldeak' antolatuta]
Solasa duela gutxi aipatu unibertsitatean sortua den La Platako Unibertsitate Nazionalaren Euskal Lagun Taldeak antolatu zuen. Elkarte berriak, geure erredakziora igorri duen ohar batean azaltzen duenez, "Euskal Herriko kultura, historia eta egungotasuna ezagutzeko, ikasteko eta zabaltzeko interesa daukaten UNLP inguruko pertsonak" biltzea dauka helburu.
Hitzaldi emaileak, Jokin Azkue Gabilondok, "euskal paisaia eta identitatearen ikur den baserriari buruzko zenbait alderdi aztertu zituen, mintzaldi didaktibo batean", segitzen du oharrak.
Aipatu taldeak eratutako bigarren hitzaldi bat astebete beranduago, irailaren 8an, eman zuen UNLPko Historia irakasle den Cesar Arrondok, kasu honetan Euskal Herriko historiaz, eta aurrekoa bezala UNLPko Presidentziaren eraikinean.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus