Donostia-San Sebastian. Gogoratu duela hilabete artikulua argitaratu genuela John Ochandorena harleyzale euskal kaliforniarraz eta "euskal Harley" bat lortzeko egiten ari zen ahaleginaz. Izan ere, lehiaketa batean ari da parte hartzen Estatu Batuetan, bertako Harley eraikile eta apaintzaile Paul Teutul-en eskutik Harley pertsonalizatu bat eskuratzeko. Beste batzuk bestelako proposamenak egin dituzte, baina berak, bere euskal jatorri eta sentimentu sakonei ohore eginez, euskal diseinu eta apainduraz jantzi nahi du bere motorra. Eta lehiaketa hau irabaztearren zure sostengua behar du!
Bere saileko lehenengoa doa sustrai nafarreko gure kaliforniar motorzalea. Fase hau ostegun honetan bukatuko da, eta 24 orduro eman daiteke bere aldeko botoa webgune honetan ("Free Daily Vote" dioen lekuan klik eginez). Lagundu nahi baduzu, sartu zaitez hor 24 orduro eta eman zeure botoa Johnen alde.
"Aste hau garrantzitsuena da", azaldu dio euskal kaliforniar motorxaleak berak EuskalKultura.eus-i. "Lehenengoa bukatu behar dut datorren ostegunean, ahalik eta boto gehien lortuta. Bestela, kanpoan geratuko naiz. Lortzea espero dut, baina horretarako ezinbestekoa izango ditut nire alde bozkatu nahi duzuen guztien botoak", baitetsi digu.
Hori da, beraz, helburua. Mila esker bere izenean lagundu nahi duzuenei; eta are esker beroagoak informazio hau zure lagunei pasatzen badiezu, eurak ere John Ochandorenaren aldeko kanpainan laguntzaile izan daitezen. Lor dezakegu!
-John Ochandorenaren Facebook