euskal diaspora eta kultura
2009/11/06
PUBLIZITATEA
Sacramento, Estatu Batuak. Ez da inorentzat sorpresa izan. Espero zen bezala, Garamendik azaroaren 3ko hauteskunde bereziak irabazi ditu, David Harmer aurkari errepublikarra erraz garaituz, eta beste hautagaiak --Alderdi Berdeko Jeremy Cloward, Jerome Denham independentea eta 'Bakea eta Askatasuna' taldeko Maria MacIlroy-- atzeragoko postuetan utziz. Garamendi karrerako politikaria izateak eta Kaliforniako 10. barrutiko bozkatzaile gehienak demokratak izateak zerikusi handia izan dute garaipenean.
Jakina denez, Obama presidenteak, Kaliforniako 10. barrutiko kongresukide zen Ellen Tauscher arma kontrolerako eta nazioarteko segurtasunerako estatu idazkaria izendatu zuenean --eta beraz Kongresuko bere aulkia utzi behar izan zuenean-- sortu zen orain Garamendirentzat orain bereganatu duen eserlekua lortzeko aukera. Euskal-amerikarrarentzat garrantzitsua izango da oso datozen hilabeetan egingo duen lana eta horrek emango dion nazio eta Kalifornia mailako proiekzioa, bere helburu politiko jakina eta aitortua 2010ean 2014an baino hobe Kaliforniako gobernadore izatea baita.
Hautatua izan eta denborarik galdu gabe Garamendi Washington DCra abiatu da bere emazte Patti-rekin. Karguari ostegun goizean zin egin eta dagoeneko lanean ari da. Aste honetan bertan Obamaren osasun arloko planen aldeko botoa emango du kongresukide berriak. "Asteburu honetan, osasun planaren alde garrantzitsua izango den boto bat emateak zoriontsu egingo ninduke", esan zuen Garamendik asteartean. “Kongresukide gisa nire lehenengo bozka 'bai' hori izateak benetan zoriontsu egingo nau", berretsi du ondotik ere.
-Garamendiren webgunea: www.garamendi.org
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus