Stanford Unibertsitate kaliforniar ospetsuko 'provost' (presidente, errektore moduko edo arduradun gorenetarik; kargu baliokiderik ez dago gure unibertsitateetan) izateari utzko dio John Etchemendyk kargu horretan hamazazpi urtez aritu ondoren. Aurten 65 urte beteko dituen arbaso euskalduneko navadatarrak guztiek txalotzen duten lan handia garatu Stanford-en eta ia urtebetez segituko du Unibertsitatean txanda hartuko diotenei laguntzen.
San Frantzisko, AEB. Stanford Unibertsitateak kargu horretan denbora gehien izan duen pertsona da John Etchemendy. Urtarrilaren 31etik aurrera ekin dio egoera berriari, lehenengo lerroko posizio horretan hamazapi urte aritu eta gero.
Marka ederra utzia du unibertsitatean eta mundu akademikoan orokorrean. Aurten, urtearen gainerakoa, bere ordea hartuko duten pertsonei laguntzen segituko du, Unibertsitateko presdenteari eta provost berriari hain zuzen, hurrenez hurren Persis Drell provost berriari eta Marc Tessier-Lavigne presidenteari.
Segidan urtebete sabatikoa hartuko du eta ondoren irakasle lanetara itzuli nahi du, filosofia, goi-hezkuntza eta lidergoa irakasteko.
John Etchamendy euskal-amerikarra Nevadako Renon jaio zen 1952an; eta Baxenabarreko Arnegi herrian dauzka erroak.
Hona Stanford-en garatu duen lana aipatzen duen artikulua.