Liverpool, Ingalaterra. Etxepare Euskal Institutuaren sostengua duen Liverpoolgo Unibertsitateko Manuel Irujo Katedrak Joaquín de Eguia y Unzuetaren (Bilbo, 1903 - Liverpool, 1956) bizitza hautatu du hizpide aurten; asteazkenean, martxoaren 20an, hitzaldia emango du Joaquin de Eguiaren bizitza gai harturik haren alaba Miren de Eguiak (John Moores University, Liverpool), ‘From Bilbao to Liverpool: A Basque sea captain’s journey through times of peace, conflict and exile’ izenburupean,15:00etan, Rendall eraikineko Theatre 5-n.
Izatez arrantzalea, Espainiako Gerra Zibila piztu zenean Euskal Itsas armadaren buru bilakatu zen Eguia Kapitaina, eta goitik behera aldatu zen bere bizitza. 1937ko ekainean Bilbo erori zen arte, Euzko Gudarostean borrokan jardun zuen, Frantzian, Irlandan eta, azkenik, Ingalaterran erbesteratua izan aurretik; azken herrialde honetan, Bigarren Mundu Gerran ere borrokatu zuen Royal Air Force-ko pilotu bezala. Hitzaldi honetan zenbait gai jorratzeko bidea ematen du, beraz, Eguiaren bizitzak: Gerra Zibila, lehen euskal gobernuaren eta armadaren sorkuntza, euskal identitatea, erbestea, euskal diaspora…