Donostia-San Sebastian. Musika Bulegoa, Euskal Herriko Musika Bulego Elkarteak (EHMBE), 2019ko Musikaren Urtekaria eman du argitara formatu digitalean. Urtekariak hogeita hamar bat orrialdetan joan den urteak musika alorrean eman dituen une esanguratsuenak biltzen ditu "trantsiziokoa izan den urte batean", eta biltzen dituen artikuluetan aipatzen ditu, besteak beste, Berri Txarrak taldearen agurra, Iñigo Muguruza eta Jose Luis Ansorenaren heriotzak, eta History of Basque Music liburuaren argitalpena.
Urteak emandako guztia biltzeko asmorik gabe, Euskal Herrian iaz musikaren alorrean agitutako zenbait gertaera, emaitza eta jarduera hautatzen ditu eta kasu batzuetan euskaraz eta beste batzuetan gaztelaniaz idatzitako artikuluetan isurtzen ditu.