euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Joan den larunbatean 89 urte bete zituen Arrecifesko Euskaldunak Denak Bat-ek, diosku Juan Agotegarayk

2011/02/22

Arrecifesko 'Euskaldunak Denak Bat' eta Eusko Kultur Etxearen egoitzak (argazkia EuskalKultura.com)
Arrecifesko 'Euskaldunak Denak Bat' eta Eusko Kultur Etxearen egoitzak (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Joan den larunbatean, otsailaren 19an, 89 urte bete dira Arrecifes herri argentinarreko euskaldun koadrila bat bildu eta 'Elkarri Laguntzeko Elkarte bat', Socorros Mutuos izeneko laguntza-elkarte horietako bat sortzea erabaki zuenetik. Urtebetetzea gogoan atxikiz, eta Buenos Aires probintzia iparraldeko herri honetako euskal historiako zati batzuk mahaigaineratuz, elkartea sortu zutenetako batzuen ondorengo den Juan Lucio Agotegarayk honako artikulua partekatu nahi izan du EuskalKultura.com-eko irakurleekin.

Juan Lucio Agotegaray/Arrecifes, Argentina. Arrecifesko landa eremuko zein herriguneko euskaldun guztien bilgarri izango zen elkarte bat sortzeko ideia gutxienez 1909tik zebilen airean inguruotan. Testuinguru horretan sortu zen, don Francisco Hernandorenaren ekimenez, 'Sociedad San Ignacio' edo San Inazio Elkartea. Batzordeko buru, Jose Maria de Zavaleta eta harekin batera zeuden Jose Hernandorena, Martin eta Jose Sarrasage, edro Abarrategui,  Benito Tolosa, Roque Oruezabala, Francisco Olaeta eta Francisco Arzuaga; eta andereñoak, Eulalia Hernandorena, Julia Oruezabala, Rosalia Besterreix, Felicita Abásolo eta Maria Tolosa.

Gainera euskaldun gehiago bertaratu ziren Elkarte honek deiturik, horien artean Juan Muniagorri, Francisco Ansalas, Juan Agotegaray, Vicente Hernandorena, Agustín eta Manuel Arzuaga, José Lapaskua, Martin Biados, Bautista eta Juan Zubeldía, Juan Abásolo, Agustin Artola, José Arregi, Eduardo Intxausti, Isidro Idígoras, Domingo Azarola, Ignacio Etxeberria, Martín Alustiza, Francisco Olarra, Pedro Mardonnet, Doroteo eta Felix Sanz, Domingo Olaeta, Fermín Mariezcurrena, Ramón Urteaga, Francisco Aritzhandy, Agustín Loiola, Ignacio Mentxaka, Gerardo Fuentes eta Ignacio Arzuaga Arin.

Hala ere, ez zen aski eta 1921eko azaroaren 20ean, gizataldeko kide guztiak Biltzar Nagusian bildu ziren 'Elkarri Laguntzeko Elkarte' bat (Sociedad de Socorros Mutuos) osatzearren. Juan Abasolok proposatuta, behin-behineko Zuzendaritza Batzorde bat gauzatu zen, Biltzar berri bat egin bitartean; eta erabaki zen elkarte berriak 'Euskaldunak Denak Bat' izena izango zuela, Lucio de Etxanizek hala esanik; eta Batzorde horri eman zitzaion Estatutuak idazteko komisioa.

Arrecifesko euskaldunek biltzen segitu zuten Estatutuak idaztearren eta hauek, azkenean, 1922ko otsailaren 19ean aurkeztu zitzaizkion Biltzar berriari. "Buenos Airesko Arrecifesen, Argentinan, Elkarri laguntzeko Elkarte bat finkatzen da, 'Euskaldunak Denak Bat' izenpean, honakoak helburu dituela:

-Mediku arloko laguntza eta botikak gaisotuz gero
-Ehorzketa
-Euskal ohitura eta tradizioak sustatu eta lantzea, Elkartea goratzeko eta euskaldunen izen ona areagotzeko beharrezkoak diren bitarteko guztiak baliatuz
-Argentinar Errepublika barne zein kanpoko antzeko elkarteekin harremantzea eta kontaktubideak lantzen saiatzea
-Euskal Herriak bizi dituenak behar bezala islatzea Elkartearen lokaletan, nola egin Zuzendaritza Batzordearen esku utziz"

Estatutuak onartu eta gero, bozketa demokratikoari ekin zitzaion, urtebeteko epea egin behar zuen Zuzendaritza Batzordea honakoek osatu zutela:

-Lehendakaria: Francisco Ansalas
-Lehendakariordea: Ignacio Etxaniz
-Idazkaria: Lucio de Etxaniz
-Idazkariordea: Jorge Artola
-Diruzaina: Pedro Lardoeyt
-Diruzainordea: Eusebio Etxaniz

-Batzordekide titularrak: Teodoro Arana, Tiburcio Bilbao, Francisco Hernandorena eta Demetrio Aranceta
-Batzordekide orgazkoak: Julián Nogera, Juan Ocariz, Martín Idigoras yta Blas Lazaga

Honelakoak, azaletik aurkeztuta, izan ziren Arrecifesen euskaldunen ohiturak eta tradizioak biziarazten segitzen duen 'Euskaldunak Denak Bat'en hastapenak; Euskal Herriarekiko engaiamendua gero eta handiagoa eginez; eta gauzatzen gure arbasoen ametsak.

90. urtebetetzea bizitzen hasiak gara!



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia