Iruñea-Pamplona. Joan den larunbat eguerdian lehertu ziren Iruñean San Fermin Jaiak eta munduan zehar gure diaspora ez da atzean geratu. Entzierro txikiak, txupinazoak, buruhandi eta erraldoiak, dantzaldiak, bazkariak, topa-egiteak... osagai hauek Diasporan ere antolatu diren ekitaldien parte izan dira,. Leku bakoitzean elementu hauetarik ahal dituztenak hartu dituzte eta hartuko dituzte datozen egunetan festarako, tokian tokiko ikutu eta berezitasunekin nahasiz
Munduan barrena gure festarik ezagunena den honek globoa zeharkatzen duen sare moduko bat osatzen du urtero uztailaren hasieran eta ‘Gora San Fermin’ oihua Australiatik Mexikoraino entzun daiteke. Lehenengo asteburua joan da eta, eta nazioartean euskal eta nafar etxeetako batzuk esjkaini dizkigute dagoeneko euren ospakizunen irudiak. Konplikatua da guztien berri ematea, baina hona aurreneko gerturatze bat. Datorren astean eskainiko dugu galeria berririk.