euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Joan den irailean Argentinako La Plata hirian jaio ziren Iker eta Aitor anaia bizkien kasua

2011/01/10

Ezker-eskuin --ala eskuin-ezker da?--, La Platako bi bizkiok, Iker eta Aitor (argazkia DiarioPopular)
Ezker-eskuin --ala eskuin-ezker da?--, La Platako bi bizkiok, Iker eta Aitor (argazkia DiarioPopular)

PUBLIZITATEA

La Platan, Buenos Aires probintzia argentinarreko hiriburuan jaio ziren, eta gurasoek, arbaso euskaldundunak, erabaki zuten, Azulgo Euskal Etxeko kide den birramonak utzitako liburu batean begiratu ondoren, euskal izenak ipintzea bi anaia bizkiei: Iker eta Aitor. Hasieran auzokoek, sendikoek eta lagunek oro harriduraz hartu zituzten izenok, baina dagoeneko ohitu dira. Artikulua eman zen argitara Iker eta Aitorri buruz atzo Buenos Airesko Diario Popular kazetan.

Buenos Aires, Argentina. Iker eta Aitor, bizkiak dira eta joan den irailean jaio ziren La Platan. Pertsonen Probintzi Erregistroan, Tolosako Ordezkaritzan [Tolosa (sic) La Plata aldamenean dagoen hiri bat da, La Platako partiduko parte dena] inskribatu zituzten. Gurasoek, Jimena eta Ciro, azaldu dute "bi izenok Nazio Erregistroan bildurik daudela, beraz ez genuen arazorik izan. Izen horiek ezartzea erabaki genuen biok euskal jatorrikoak garelako eta izen originalak nahi genituelako, are gehiago bi izango zirela jakin genuenean".

Gero etorri zein esangura zuten galdetzearena. "Birramonak (Azulgo Euskal Etxeko kide denak, Buenos Aires probintzian baita ere) utzi zigun liburu bat baliatuz egin genuen, hor irakurri genuen Aitor Euskal Populuaren aitalehena izan zela eta zazpi haur izan zituela, eta euretako bakoitzak probintzia bat sortu zuela. Iker izenak 'berri onen ekarle' nahi du esan eta kointzidentziaz aurten Espainian gehien erabili den izenetako bat izan da, txapeldun izan zen futbol selekzioko atezainak Iker Casillas baitu izena", azaldu diote hunkituta gurasoek Buenos Airesko Diario Popular egunkariari.



Komentarioak

  • Izen bat mesedez

    kaixo! izen original bat nahi nuke tade bati jartzeko oriotarra

    Anonimoa, 2011/02/19 12:59

« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia