euskal diaspora eta kultura
2014/06/04
PUBLIZITATEA
San Frantzisko, Estatu Batuak. San Frantzisko aldea, Kalifornian, hiriko eta estatu barne eta kanpoko hainbat euskaldunen biltoki bilakatu da joan den asteburuan, bi proposamen edo hitzordu handi bildu baitira larunbat eta igandera, hurrenez hurren: larunbata, Estatu Batuetako Mus-Txapelketa Nazionalaren eguna izan da, herrialde osoko euskal etxeetako mus ordezkariak partaide, San Rafaelen, San Frantzisko ipar-ekialdean. Igandea, berriz, Golden Gate-ko hiriaren urteroko piknikaren eguna izan da. Urtero bezala, Petaluma-ko azokagunean ospatu da, Sonoma konderrian. Hona argazki-erreportaje laburra.
[Musa abilezia da, artea... eta baita gauza serioa ere. Halaxe adierazi digute San Rafaelen iragan larunbatean mus-blehiaketako antolatzaile izan direnek. NAntolaketa ona izan da eta, besteak beste, zenbait gaiti errepasoa emateko balioko digu. Puntuak zenbatzeko, maxina egokiak erabili dira (argazkia NABO)]
[Bigarren pantaila hau txapelketa, denboran sartuagoa zegoenekoa da. Finalistak eta irabazleak ikus daitezke (foto NABO)]
[2014ko AEBetako Mus Txapelketako sailkatuak: ezker-eskuin, txapeldunordeak, Tony Espinal eta Cecilio Echamendi (San Frantziskokoak); erdian, Pierro Etcharren NABOko mus arduraduna; eta txapeldunak, Tony eta Darren Uranga. Azken hauek izango dira AEBetako euskaldunen ordezkari udaostean Cancunen egingo den Mundu mailako txapellketan. Musa bukatuta, bertan zeudenetako asko South San Franciscoko Basque Cultural Center-era joan ziren, pilota partidak ikustera, lagunekin solastera edota han euskal etxe berean afaltzera (argazkia NABO)]
[Igandea, berriz, aita Lastirik euskaraz eta ingelesez eman zuen mezarekin hasi zen (foto EuskalKultura.com)]
[Mezak jende kopuru polita bildu zuen, dantzariak, klika, erritmoa eta musika osagai (EuskalKultura.com).]
[Meza edertzaile, musika, erritmoa, kantuak eta gehiago, tartean koralaren jarduna (argazkia EuskalKultura.com]
[Tradizioei eutsiz, klika eta makilaria... Belaunaldi bi eta, baita hiru ere topa daitezke gaur egun klikako kideen artean (argazkia EuskalKultura.com)]
[Dantzariei musika ipintzen, Valeria Arrechea eta Caroline Izoco txistulariak (argazkia EuskalKultura.com)]
[Irakasleek jo eta haurrek dantza... eSan Frantziskoko eta Los Banoseko euskal dantza taldeak aritu ziren Petaluman (argazkia EuskalKultura.com)]
[Pierro Etcharren (eskuin) eta Amador Zabalbeascoa (ezker) bertako euskal historia eta istorio aipatzen oholtza gainean. San Frantziskoko klikak 50 urte bete ditu aurten eta baita Los Banoseko Euskal Etxeak ere (argazkia EuskalKultura.com)]
[Dantzariak ikurrina ohoratuz (argazkia EuskalKultura.com)]
[Belaunaldi guztietako partaideak eta familia giroa nagusi egin zen joan den igandean Petaluman San Frantziskoko Euskal Etxearen piknika (argazkia EuskalKultura.com)]
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus