euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Jesus Cimarro antzerki ekoizleak Madrilgo Euskal Etxearen eta RSBAPen 'Vasco ilustre en Madrid' saria jaso zuen atzo

2024/10/11

Jesus Cimarrok jaso du RSBAPeko Madrilgo adarrak eta hiriko Euskal Etxeak emandako 2024ko Vasco Ilustre en Madrid saria (argazkia EE)
Jesus Cimarrok jaso du RSBAPeko Madrilgo adarrak eta hiriko Euskal Etxeak emandako 2024ko Vasco Ilustre en Madrid saria (argazkia EE)

PUBLIZITATEA

Madril, Espainia. Madrilgo Euskal Etxeak eta RSBAPen (Real Sociedad Bascongada de Amigos del Pais-Euskalkerriaren Adiskideen Elkartea) Madrilgo ordezkaritzak iaz sortutako saria da 'Vasco ilustre en Madrid' saria, izan ere "jendaurrean goratu edo omentzeko Madrilen bizi edo egoitza duen euskal jatorri edo loturako pertsona edo elkarte baten ibilbide eta merezimendua". Lehenengo edizioan, Luis de Lezama apaiz eta negozio-gizon arabarrak jaso zuen. Aurtengoan, Jesus Cimarro antzerki ekoizle bizkaitarra izan da aukeratua.

Zeremonia atzo urriaren 10a gauzatu zen, Euskal Etxearen egoitzan, eta lehenik Ohorezko Aurreskua dantzatu eta Agur Jaunak abestu zioten Jesus Cimarro-ri, EEko dantzari batek eta Etxeko Abesbatzak. RSBAPeko Madrilgo ordezkari Francisco Javier Olaciregi-k ongietorri hitzak esan zizkien bildutakoei eta Ignacio Amestoy antzerkigileak bere aldetik sarituaren lana eta ibilbidea goraipatu zituen. Saria jasotzean Cimarrok bere jaioterria ekarri zuen gogora, batez ere bertan jasotako “antzerkiarekiko maitasuna, ekintzaile espiritua eta auzolanaren balioa”. Horrekin batera, berarekin lan egindako emakumeak ere aipatu zituen, bereziki Pentación ekoiztetxeko zuzendariorde Kathleen López Kilcoyne.


Jesus Cimarrok Francisco Javier Olaciregiren eskutik jaso zuen sariaren estatuatxoa (argazkia EE)


Lagun ugari bildu ziren Euskal Etxean sariduna txalotzeko (argazkiak JC)

Jesus Cimarro (Ermua, 1965) erreferente handia da ikuskizunen munduan Madrilen. ‘Pentación’ enpresako zuzendaria da, La Latina antzoki madrildar famatuko jabea eta Bellas Artes Antzokiaren kudeatzailea. 2012tik Meridako Antzerki Klasikoaren Nazioarteko Jaialdiko zuzendari ere bada.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia