euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Jeri Echeverria historialari euskal amerikarra Kaliforniako Unibertsitate sistemako kantzilerorde elkartu izendatu dute

2009/02/19

Eskubian Jeri Echeverria Armeniako enbaxadoreari Fresnoko Unibertsitatera ongi etorria egiten
Eskubian Jeri Echeverria Armeniako enbaxadoreari Fresnoko Unibertsitatera ongi etorria egiten

PUBLIZITATEA

Jeronima “Jeri” Echeverria Amerikar Historian doktorea da eta urte luzez Kaliforniako Estatu Unibertsitateko Fresnoko campuseko errektoreordea eta Gai Akademikoetarako lehendakariordea izan da. Orain bere ibilbide profesionalean beste aurrerapauso bat eman eta joan den otsailaren 1ean Gai Akademikoetarako kantzilerorde elkartu kargua hartu zuen Kaliforniako Estatuko Unibertsitate administrazio zentralean, urte hasieran izendatua izan ondoren. Kaliforniako Estatuko Unibertsitateak AEBetako goi mailako ikaskuntza sistema handiena dira, 23 kanpus eta 450.000 ikasleekin. Echeverria Kalifornian bertan jaioa da, euskal jatorriko familia batean, eta aditua da AEBetako mendebaldeko euskal komunitatearen historian.

Fresno, AEB. Jeronima 'Jeri' Echeverriak hilabete honetan egina du Kaliforniako Estatuko Unibertsitate Sistemako bulego zentralen egoitzara aldaketa, bere kargu berrian hasteko. Gai Akademikoen kantziler-orde elkartu gisa, Echeverriak sail hau zuzendu eta etorkizunerako politikak eta estrategiak garatu beharko ditu.

Jeri Echeverria Hego Kalifornian jaioa da, euskal immigranteen alaba, eta estatuaren hegoaldeko ardi arrantxu batean hazi zen. Euskal Herrira bidaia bat egin ostean, bere euskal ondareari buruz ikertu eta ikasteko grina sortu zitzaion. Kaliforniako Unibertsitatean Historia eta Giza Zientziatan gradua eskuratu eta ondoren doktoretza egin zuen Historian, North Texas-eko Unibertsitean, euskal komunitateari buruzko gaietan espezializatuz.

Euskal komunitateak AEBetako mendebaldean izan duen historian aditu gisa, Echeverriak hainbat liburu argitaratu ditu: "Home Away from Home: A History of Basque Boarding Houses", "Portraits of Basques in the New World"(Richard Etulainekin batera, pasarte batzuetan Lyda Esain ostatu jabearen istorioan oinarrituz emakumeek Oesteko euskal munduan izan zuten garrantzia azpimarratzen du) eta "Home Off the Range: Basque Hotels in America" (Ameriketako euskal ostatuei buruz).

Euskal komunitateari buruzko hainbat artikulu ere argitaratu ditu eta gaiari buruzko mintzaldiak eman ohi ditu. Bakersfield-en egin zen 'Euskal Herria Mugaz Gaindi V' euskal Diasporari buruzko nazioarteko mintegian ere parte hartu zuen.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia