euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Jean Durruty donazahartarra

2008/01/01

PUBLIZITATEA

'Colorado Euskal Etxea' du izena Estatu Batuetako izen horretako estatuko egungo euskal klubak, 2003ko urte hondarrean sortua, Denver hiria egoitza duela. Lehenago izan zen ordea, besterik. Coloradoko Grand Junction herrian bizi zen Jean Urruty donazahartarrak euskal kluba sortu zuen Coloradon 1960ko hamarkadan. Artzain heldu zen Ameriketara Jean Urruty eta tupustean aberastu, olioa topatu baitzuten bere lurretan. Coloradoko euskal ekitaldien babesle bihurtu zen Urruty; milaka kilometrotik ekar arazten zituen euskal dantzari eta musikariak bertako Western Colorado Basque Festival delakoan ari zitezen.


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia