euskal diaspora eta kultura
2010/07/28
PUBLIZITATEA
San Frantzisko, AEB. Jean Bordaxar, Jean Noel Pinque, Jean Pierre Luro eta Robert Larrandabürü xiberotar kantariek, tradizioaren transmisioaren garrantzia odolean eta ahotsean harturik, xiberotar irudi errotu bezain oparoa barreiatzen dute. Beraien ahotsak San Frantziskoko Euskal Etxean entzun ahal izango dira, abuztuaren 28an eta 29an, baita Chinon (Kalifornia) irailaren 3an eta 4ean ere, oraindik datak baieztatu behar badira ere.
Jean Bordaxar dugu taldeko zuzendaria eta kanta berri guztien konposatzailea; taldeak zuzenean eskaintzen duen errepertorioko harmonizazioaren arduraduna ere bada. Arrokiagan 1959. urtean jaio zen, orain Maulen bizi da, sei pastoraletan parte hartu du aktore edo dantzari gisa, beste bi idatzi ditu goitik behera: Telesforo Monzon pastorala (Larrainen 2011.ean emango da) eta Jose Mendiague pastorala (Arrokiagan 2012. urtean eskainiko da).
Beste hainbat pastoraletako kantuak ere idatzi ditu (Sohüta, Maule, Arrokiaga, Barkoxe), baita zenbait ikusgarrirentzat ere (Aitzina Pika, Aidez Aire, Nola bizi hala kanta…); era berean, hainbat musika taldetako partaide ere izan da (Kantiruki, Kriolinak…). Gaur egun, zuberotar kultur elkarte zenbaitetan ere parte hartzen du (Aitzindariak, Sohütako Ikastola...). Bi disko grabatu ditu orain arte: Adiskideer (1999) eta Aitzina (2003).
Taldeko beste partaideekin batera, 1998. urtean elkarrekin zuzenean kantatzen hasi zen, denboraren poderioz eredu berri bat eta berezko hatz bat ezarri dute xiberotar kantuaren etorkizunerako; sortuz eta transmitituz, kantuen indarraz, xiberotar kultura ere indartuko den segurantzarekin.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus