euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Jazoera buletin euskal venezuelarraren ale berezia, euskal erbesteratuak Venezuelara iristearen 80. urteurrenean

2019/07/10

PUBLIZITATEA

Caracas, Venezuela. Pedro Javier Arriaga Agirre koordinatzaile duen hilabetekariak zenbaki berezia plazaratu du, aste honetan 80 urte bete direla-eta 1939ko uztailaren 9an lehenengo euskal errefuxiatu eta familien iristeratik Venezuelara, Cuba itsasontzian, izukeria frankistatik ihesean. 39 orrialdetan zehar, aldizkariak egitate horren historia egiten du eta batzuen ditu, esaterako, errefuxiatuen ekarle izan ziren Cuba, Flandre, Bretagne edo Donibane Bigarrena ontzietan zetozen pertsonen zerrenda.

Hainbat argazkiz hornitua, Jazoeraren zenbaki berezi honek omenaldia eskaintzen die euskal familia haiei --tartean Jazoera egiten duen Arriagaren aita bera etorri zen, Antonio Arriaga Guerriquechevarria, eta ama Marìa Teresa Aguirre Bernaola-rekin batera familia sortu zuen Venezuelan-- Eusko Etxea(k) sortu eta egungo euskal komunitatearen hazia eta oinarria ekarri baitzuten, 'Euzkadi' txiki bat eraikiz bertan, bertatik emaitzak itsasoaren bi aldeetako euren bi aberriei eskaintzeko.

-hona hemen zenbaki berezia



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia