euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Javier Ibaldo tenorearen eskutik, Gala Lirikoa egin zen Lapridan Immigrantearen eguna ospatzeko

2010/09/17

Javier Ibaldo tenor euskaldun argentinarra, Natalia María Petrelli sopranoa eta Mariana Ficher pianojolea
Javier Ibaldo tenor euskaldun argentinarra, Natalia María Petrelli sopranoa eta Mariana Ficher pianojolea

PUBLIZITATEA

250 bat lagun bildu ziren joan den irailaren 4an Lapridako 'Hispano Argentino' Antzokian Gau Liriko batez gozatzeko. Ikuskizuna iluntzeko 8ak aldera hasi zen, eta oso errepertorio zabala eskaini zuten tauletan batu ziren musikariek, tartean, Javier Ibaldo, --Lagunen Etxea Euskal Etxeko sortzaileetako bat eta dantzari ohia--, Mariana Ficher eta Natalia María Petrelli. Kalitate handiko kontzertu honekin ospatu zuten etorkinen eguna Buenos Aires probintziako Lapridakoek.

Laprida, Argentina. Javier Ibaldo tenore euskal-argentinarra, Natalia María Petrelli sopranoa eta Mariana Ficher pianojolearekin batera, Gala Liriko baten protagonistak izan ziren joan den irailaren 4an Laprida herrian. Immigrantearen eguna ospatze aldera, hirukoteak jatorri askotako kanta sorta polita abestu zuten, 250 bat pertsonaren aurrean.

Programari jarraituz, musikariek Penella Moreno-ren “Dón Gil de Alcalá” eta “Todas  las  mañanitas”; Puccini-ren “Gianni  Schicchi”, “O mio bambino caro”; eta “La  Boheme: Vals de Muzetta”; De Curtis-en “Torna surriento”; Moreno Torroba-ren “Luisa  Fernanda (Mazurca de las sombrillas)” eta “Luisa Fernanda, Ay! mi morena”; Di Capua-ren “O sole mio”; Offenbach-en “Les contes d' Hoffman: Barcarolle”; Montesinos eta Padilla-ren “La violetera”; Mozart-en “Don Giovanni La Ci  Darem la  mano”; Lloyd Webber-en “Cats, Memories”; Sorozabal-en “La tabernera del puerto” eta “No puede ser”; eta Javier Schubert-en “Ave Maria”.

Gala lirikoa Lapridan 2010 01

[Javier Omar Ibaldo Arrondok Bigarren Mendeurrenaren Batzordeko domina jaso du]

Javier Ibaldo tenorrari dagokionez, Berissoko Arte Eskolan eta La Platako Arte Ederretako Fakultatean ikasi zuela aipatu behar da. “Voces Oscuras” taldeko kidea izateaz gain, zarzuela bat baino gehiagotan hartu zuen parte. Betidanik oso lotura estua izan zuen Ibaldok bere sustrai euskaldunekin. Izan ere Lagunen Etxea Euskal Etxeko sortzaileetako bat da eta txikitan dantzari izan zen (Ester Arrondoren semea izateaz gainera).

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia