euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Javier Canteras sukaldariak Urdaneta izeneko jatetxea irekiko du Portlanden, telebistan irabazitako sariarekin

2016/06/28

Javier Canteras sukaldaria (ezk) eta Ryan Spragg bazkidea (esk) (argazkia Facebook/The Basque Supper Club)
Javier Canteras sukaldaria (ezk) eta Ryan Spragg bazkidea (esk) (argazkia Facebook/The Basque Supper Club)

PUBLIZITATEA

Javier Canteras sukaldaria arrakasta lortu du aspaldion Portland-en The Basque Supper Club izeneko pop-up jatetxearekin. Orain, baina, beste pauso bat emango du eta egoitza fisiko finkoa duen jatetxea irekiko du, Urdaneta izenarekin, uztailaren erdialdean. Jatetxea abian jartzeko dirua era bitxi batean lortu zuen Canterasek, telebistako "Restauran Startup" saioa irabazita. Hau de bere istorioa.

Portland, AEB. Javier Canteras sukaldariak euskal estiloko jatetxea irekiko du uztail erdialdera Oregoneko Portland hirian, Jatetxeak Urdaneta izena izango du. Canteras sukaldari ezaguna da Portland-en, bertan Basque Supper Club izena duen pop-up jatetxea zuzentzen duelako. Jatetxe honek ez du egoitzarik, baizik eta hilean behin leku sekretu desberdin batean antoaltzen dira afaria. Bertara doazenek baino ez dakite non egingo den afaria.

Orain, baina, Canterasek beste erronka berri bat hartu du, aurki irekiko den Urdanetarekin. Jatetxe berrian pintxoak eta euskal inspirazioko platerrak zerbitzatuko dituzte, baina Basque Supper Clubeko teknika modernoen ordez, produktuari garrantzia osoa ematen dion sukaldaritza egingo dute Canteraseko eta Ryan Spragg bazkideak.

Canterasen aita madrildarra da, eta ama euskalduna, eta azken honengatik ikasitako sukaldaritza tradizioak eragin handia du bere estiloan. Urdaneta, izan ere, sukaldariaren amaren abizena da, eta aitonari omenaldia ere bada. Txikitan aitonak kaira eramaten omen zuen Javier, arrantzaleek arraina nola deskargatzen zuten ikustera. Gero, elkarrekin jatera joaten ziren, baina aitonak ez zio uzten inori esaten, horrela etxera bueltatzean bigarren bazkari bat egin ahal izateko.

Canterasek eta bere bazkideak Restaurant Startup telebista saioan lortu zuten jatetxe berria irekitzeko dirua. Han zer motatako jatetxea jarri nahi zuten azaldu eta erakutsi behar izan zuten, eta epaimahaiko Joe Bastianich sukaldari ospetsuak proiektua 150.000 eurorekin babestu zuen.

Jatetxe berriak euskal tradizioa jarraituko du, eta diseinuari buruz gauza bat oso argi du Canteresek: pintxo barra handi bat jarriko duela, urdaiazpiko, tortilla pintxo eta horrelako sorta zabalarekin. "Bezeroak sartzen direnean ikusten duten aurreneko gauza barra hori izatea nahi dut. Aurreneko inpresioa hori izan dadila, oso garrantzitsua da niretzat", esan du.

Urdaneta jatetxeari buruzko informazio gehiago (aurreneko erreserbak hartzen dituzte dagoeneko), jo hona.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia