euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Javier Bianchelli entrenatzaile ospetsuak ‘Saskibaloi irakastaldi’ bat eskaini zuen Necocheako Euzko Etxean

2019/08/01

Necocheako Saskibaloi Klinikan parte hartu zuen talde bat
Necocheako Saskibaloi Klinikan parte hartu zuen talde bat

PUBLIZITATEA

Necochea, Argentina. Euskal Etxeko kirol arloak gonbidaturik saskibaloi tailerra eman zuen uztailaren 27an eskarmentu handiko Javier Bianchellik Necocheako Euzko Etxean. Etxeko jokalariek ez ezik, Necocheako Rivadavia eta Villa del Parque klubetakoek eta Mar del Platako Kimberley eta Sporting Klubetakoek ere hartu zuten parte ekitaldian. Proposamena 13 eta 21 urte arteko neska-mutilei zuzendu zitzaien eta programa bi zatitan banatu zen: goizean erasotzaileen teknikak praktikatu zituzten gazteek eta arratsaldean, defendatzaileenak.

Antolatzaileek ekintzaren oso balantze ona egin dute eta azpimarratu nahi dute oso harro daudela Euzko Etxeko entrenatzaile diren Santiago Cuñado, Agostina Benítez (Euskal Etxeko dantzari ohia), Gaston Galassi eta Tomas Cuello Bianchelli-ren laguntzaile ibili zirelako irakastaldian.

Argentinan 'klinika' izena hartzen duten honakoa bezalako tailerrak eta beste hainbat ekintza ere garatzen ditu Euzko Etxeko saskibaloi arloak urtean zehar, emakumezko zein gizonezko eta adin guztietako taldeak gogoan. Urrunago joan gabe, uztailaren hasieran, Colon herrian jokatu zen Super8 Txapelketan hartu zuten parte necocheatarrek, oso emaitza onekin gainera.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia